Txapelketak

Txapelketa Nagusia eta herrialdeetako txapelketak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu. Herrialdeetako txapelketetan txartela lortzen duten bertsolariek hartzen dute parte, lau urtetik behin, Txapelketa Nagusian. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Xiberua, Baxenabarre eta Lapurdiko nahiz Nafarroako bertsolariek parte hartzen dute. Lehia ezkutatu gabe, txapelketak mugimenduaren erakusleiho dira. Bertsozale Elkartean ez dugu txapelketa egitasmo isolatu gisara ulertzen, bertsozaletasuna zabaltzeko eta mugimendua bizitzeko baliabidea da txapelketa.