Proiektuak

Bertsozale Elkartea 5 sailetan banatuta dago (sustapena, transmisioa, ikerkuntza, genero taldea eta komunikazioa) eta sail bakoitzak proiektu bat baino gehiago du martxan.

Hemen joango gara denak biltzen.

Proiektuak

Bertso Eguna

Bertso Eguna

Bertsozale Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, urtero urtarrilaren amaieran antolatu izan du Bertso Eguna 2016 urtera arte. 2017an, ordea, atseden hartuko du Bertso Egunak eta 2018an izaera ezberdinarekin itzuliko da.

Bertso Eguna - Gehiago irakurri

Bertso eskolak

Bertso eskolak

Haurren ala helduen taldeak izan daitezke, irakaslearekin edo gabe jarduten dutenak.

Bertso eskolak - Gehiago irakurri

Bertso Korrika

Bertso Korrika

AEKk eta Bertsozale Elkarteak, euskaltegien eta bertso eskolen sarearekin elkarlanean, Bertso Korrika antolatzen dugu Korrika Kulturalaren eskaintzaren baitan.

Bertso Korrika - Gehiago irakurri

Bertso Udalekuak

Bertso Udalekuak

Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartzen dute parte Bertso Udalekuetan.

Bertso Udalekuak - Gehiago irakurri

Bertsoa

Bertsoa

Bertsolaritzaren zabalkunderako komunikazio proiektua da Bertsoa.

Bertsoa - Gehiago irakurri

Bertsolaritza ikastetxean

Bertsolaritza ikastetxean

Bertsozale Elkartearen oinarri nagusietako bat den proiektua da. Ekimena 1985ean abiatu zen Nafarroan, eta egun euskararen lurralde osoan LHko ikastetxe gehienek hartzen dute parte.

Bertsolaritza ikastetxean - Gehiago irakurri

Eskolartekoa

Eskolartekoa

Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, euren hurbilekoak bertsozaletzeko eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko, ikasturtean zehar egiten diren ekimenen bilduma da Eskolartekoa. Ekimen ezberdinok osatzen dute Eskolartekoa: gazteentzat saioak, bertso merenduak, barnetegi eta topaketak, bertso-eskolen egunak, udalekuak, negulekuak, idatzizko sariketak, bat-bateko txapelketa. Eskolartekoaren antolatzaile nagusiak Bertsozale Elkartea, bertso-eskolak eta Ikastolen Elkartea dira.

Eskolartekoa - Gehiago irakurri

Generoa

Generoa

Bertsozale Elkarteak genero ikuspegia txertatzeko lan ildoa 2008tik du abian

Generoa - Gehiago irakurri

Lanku Kultur Zerbitzuak

Lanku Kultur Zerbitzuak

Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen dituen enpresa da Lanku.

Lanku Kultur Zerbitzuak - Gehiago irakurri

Mintzola

Mintzola

Mintzola Ahozko Lantegia 2008an sortu zen. Bere sorreran jarritako oinarri nagusia ahozko tradiziotik ahozkotasunean eragitea da. Funtsean, Mintzola Bertsolaritzaren Ikertegia, Ahozko Kultur Sorkuntzan ari diren genero bizien Elkargunea eta munduko kantu inprobisatuen arteko zubiak eraikitzen kulturartean diharduen ahozko lantegia da.

Mintzola - Gehiago irakurri

Sariketak

Sariketak

Hainbat dira urtean zehar herrialde ezberdinetan gauzatzen diren bertso sariketak: Bertsolari Gazteen BBK sariketa Bizkaian; Hernandorena sariketa Xiberoa, Lapurdi edo Behe Nafarroan; Bertxoko sariketa Araban, Xalto Nafarroan...

Sariketak - Gehiago irakurri

Txapelketak

Txapelketak

Txapelketa Nagusia eta herrialdeetako txapelketak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu. Herrialdeetako txapelketetan txartela lortzen duten bertsolariek hartzen dute parte, lau urtetik behin, Txapelketa Nagusian. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Xiberua, Baxenabarre eta Lapurdiko nahiz Nafarroako bertsolariek parte hartzen dute. Lehia ezkutatu gabe, txapelketak mugimenduaren erakusleiho dira. Bertsozale Elkartean ez dugu txapelketa egitasmo isolatu gisara ulertzen, bertsozaletasuna zabaltzeko eta mugimendua bizitzeko baliabidea da txapelketa.

Txapelketak - Gehiago irakurri

Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburua duen Dokumentazio Zentroa

Xenpelar Dokumentazio Zentroa - Gehiago irakurri