Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Albisteak

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia

2017/02/19

2016an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2017rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2016eko diru kontuak eta 2017ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten, baita ere Zuzendaritzan sartzeko kide berriaren proposamena. Han bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze, Euskararen Erakunde Publikoako, eta Euskal Kultur Erakundekoak.

Datorren larunbatean, otsailaren 18an ospatuko dugu Biltzar Nagusia

2017/02/15

Senpereko Amotze auzoan dagon "Larraldea" etxean da aurtengo hitzordua.

Sustrai Colinak jantzi du berriro xapela

2016/11/12

1.600 lagun baino gehiago bildu dira gaur Baionako Laugan Xilabako finala jarraitzeko; hurbiltzeko aukerarik izan ez dutenek telebistaz, irratiz zein Internetez ikusi eta entzuteko aukera izan dute.

Jarraitu Xilabako finala zuzenean

2016/11/11

Irrati, telebista zein Interneten izango da bihar Baionan jokatuko den Xilabako finala ikusteko edota entzuteko aukera.

Donibane Lohizunen abiatutako XILABA, datorren larunbatean Baionako helmugara iritsiko da

2016/11/08

Irailaren 24an Donibane Lohizunen abiatu zen XILABA, datorren larunbatean azaroaren 12an iritsiko da Baionako helmugara. Bertan jokatuko den Finalean, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, eta Xumai Murua bertsulariak neurtuko dira. Joana Itzaina arituko da gai-emaile Baionako Lauga gelan. Epaile lanetak sei kide izanen dira bertsularien lanak neurtzeko ardura ukanen dutenak. Eta aurten, Panpili Trekuk, Mattin Treku bertsularien semeak, jantziko dio xapela xapeldun berriari.Saioa 17:00etan hasiko da.

Agenda

2017-02-25 Itsasu Plaza librea

Kaxkarotak (ihauteriak). Bertsolariak

2017-02-26 Donibane Garazi Plaza librea

Libertimendua (ihauteriak). Bertsolariak

2017-02-26 Itsasu Plaza librea

Kaxkarotak (ihauteriak). Bertsolariak

2017-03-04 Azkaine Plaza librea

Ihauterietako bertso poteoa

2017-03-04 Makea Plaza librea

Kaxkarotak (ihauteriak). Bertsolariak

Agenda osoa