Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Unax Aizpurua Ibargaraik irabazi du gazte XILABAko finala

2026/06/08
Nahia Etcheverry Lopepe izan da bigarrena eta bost ordezkari joanen dira ekainak 13 Arantzan ospatuko den Euskal Herriko eskolartekoan kantatzera

Azken urteetan izan den bezala, Itsasuko Sanoki gelan ospatu zen gazte XILABAko finala. Aurtengoan igandez.

Jende kopuru ederra bildu zen 10:00etan hasi zen bertso saioan. Ederra da bertso eskolako kideak, bertsolarien lagunak, familia eta zaleak elkarrekin ikustea.

Saio ederra burutu zuten sei bertsolariek eta lau ariketak osatu ondoren eman zuten Ramuntxo Christy, Maialen Berra eta Zuhaitz Olazabalen epaia.

Unax Aizpurua Ibargaraik irabazi zuen 2026ko gazte XILABA eta bera da txapeldun berria. Nahia Echeverry Lopepe izan zen bigarrena, puntuazioan lehenarekin berdindua. Johane Larre Salaberri, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Leina Alkhat Larrandaburu eta Gana Berhokoirigoin Zubeldia sailkatu ziren hurrenez hurren haien atzetik.

Lapurditik Unax eta Johane, Baxe Nafarrotik Nahia eta Gana eta Xiberotik Leina sailkatu ziren Ekainaren 13an Arantzan ospatuko den Euskal Herriko eskolartekora.

Bertsularien Lagunak autobusa antolatuko du Arantzako saiora joateko. Izen emaitea bertsolaritzairakasleak@gmail.com-eran mezua igorriz egin beharko da ekainaren 11 baino lehen.

Unax Aizpurua Ibargarai txapeldunaren buakerako agurrarekin uzten zaituztegu.

 

Sanokira sartu eta zer lasaitasun zer bake

gibeleko denei biba zer disdira ta zer arte

Baxoa euskaraz nahi dugu ta bere kalteak kalte

hortako elkartuak gira sortuaz hainbeste kate

zatoz nahi baduzu izan kate luze honen parte

guztiek mobilizatzen segiko dugu jo ta ke

ta ez gaitu inork geldituko nahi duguna lortu arte

Gazte XiLaBako finalistak