Erabakita gelditu da Gazte Xilabako finala
Larzabaleko Espelletenia ostatuan ttinko ttinko ginela entzun ditugu 13 bertsolari gazteak. Aimar Karrika gai emaile zutelarik kantuan aritu dira honako bertsolari hauek:
* Maia Argain Oihanburu (Duzunaritze)
* Ganix Zapirain Casado (Hendaia)
* Aitor Del Bosque Gascon (Hendaia)
* Nahia Etcheverry Lopepe (Ainhize- Monjolose)
* Leina Alkhat Larrandaburu (Etxebarre)
* Ainhize Urkia Barrero (Hendaia)
* Ekain Harlouchet (Duzunaritze)
* Pagoa Bidart Hirigoyen (Hazparne)
* Unax Aizpurua Ibargarai (Sara)
* Hegoi Alberdi (Hendaia)
* Johane Larre Salaberri (Baiona)
* Gana Berhokoirigoin Zubeldia (Gamarte)
* Amaiur Aizpurua Eskisabel (Hendaia)
Bi txandatan banaturik, ariketa ezberdinetan aritu dira kantuan gazteak, eta txanda bakoitzean taldeak adostutako ordezkariak abestu du azken agurra.
Epaile lanetan Ainhoa Sarasua eta Ramuntxo Christy ari izan dira, idazkaria Mae Laskarai izan da.
Puntuaketen arabera honako seikoteak kantatuko du finalean, ekainaren 7an Itsasuko Sanoki gelan goizeko 10:00etan: Nahia Etxeberri, Unax Aizpurua, Gana Berhokoirigoin, Leina Alkhat, Amaiur Aizpuru eta Johane Larre.
Espelletenia ostatua eskertu nahi dugu hain harrera goxoa egiteagatik.