Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Amets Arzallusek Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, igandean

Amets Arzallusek Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, igandean

2020/06/18

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren ondotik osatutako Hitzetik Hortzera berezia eskainiko dugu asteburu honetan, ETB1en.

Amets Arzallusek Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, igandean - Gehiago irakurri

Xabier Amurizaren ibilbidea, igandean

Xabier Amurizaren ibilbidea, igandean

2020/06/12

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatu zuenekoa berreskuratuko dugu asteburu honetan: Etxanon egindako haurtzaroa, seminarioko garaiak, plazetako bidea… hamaika kontu izan zituzten hizpide Hortzera berezi honetan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Xabier Amurizaren ibilbidea, igandean - Gehiago irakurri

Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean

Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean

2020/06/04

Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Urte hasieran eskainitako Hitzetik Hortzeran eskola gehiago ezagutzeko aukera izan genuen; igandean berreskuratuko dugu saio hori, 15:00etan, ETB1en.

Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean - Gehiago irakurri

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean

2020/05/29

1985etik 2009ra ibilbide oparoa egin zuen txapelketan zarauztarrak. Bide horren inguruan 2013an eskainitako programa berezia berreskuratuko dugu asteburu honetan.

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean - Gehiago irakurri

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean

2020/05/21

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira egin genuen 2018ko udazkenean, eta bira hura ixteko Donostiako Antzoki Zaharrean egindako emanaldia izango da ikusgai igandean, 15:00etan, ETB1en.

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean - Gehiago irakurri

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, igandean, ETB1en

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, igandean, ETB1en

2020/05/14

Amaitu berri den Hitzetik Hortzerako denboraldian egin genuen hernaniarraren inguruko saioa berreskuratuko dugu. Ohi bezala, 15:00etan, Euskal Telebistako lehenean.

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, igandean, ETB1en - Gehiago irakurri

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian

2020/05/07

Konfinamendu garaiko bat-bateko bertsoak ekarriko ditu igande honetako saioak, Bertsozale Elkarteak Internetez saioak egiteko martxan jarri dituen "Plaza" eta "Bidaiak" ekimenak medio. Elkarren arteko distantzia zainduta, bertsolariak berriz oholtza berean ikusiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian - Gehiago irakurri

Txapelketaz txapelketa, igandean

Txapelketaz txapelketa, igandean

2020/04/30

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik hasi eta 2013kora arte egingo dugu ordubetean. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Txapelketaz txapelketa, igandean - Gehiago irakurri

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan

2020/04/23

Ordubeteko saio berezia ondu dugu, Hitzetik Hortzerako denboraldian atalka landutakoa programa bakarrera ekarrita. Erreferentzia historikoak eta bertso bilduma jasotzen ditu programa berezi honek. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan - Gehiago irakurri

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean

2020/04/16

Txapelketa hartako bertsoak eta finalisten eta beste hainbat protagonistaren iritziak gogoratuko ditugu. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean - Gehiago irakurri

Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan

Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan

2020/04/07

Bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmina pizten duten edukiak eskainiko dira datozen asteetan, Hitzetik Hortzerak utzitako hitzorduan.

Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan - Gehiago irakurri

Igor Elortzaren ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

Igor Elortzaren ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

2020/04/02

Denboraldiko azken programan, Igor Elortza bertsolariaren ibilbidea errepasatuko dugu. Durangarrak xehe-xehe kontatu dizkigu bere hastapenak, plazako irakaspenak, txapelketako une gogoangarriak… Makina bat plazatan aritu da eta bertsoaldi esanguratsuen bilduma eskainiko dizuegu. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Igor Elortzaren ibilbidea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/03/26

Bere etxera gonbidatu gaitu Inaxi Etxabe bertsolariak. Duela 87 urte sortu zen Oikiako baserri batean, eta bere ibilbidean hainbat eta hainbat bertso kantatu eta idatzi izan ditu; baita sariketak irabazi ere. Bestalde, COVID-19ak bertso plaza geldiarazi duenez, urteko bertsoaldien bilduma eskainiko dizuegu, bertso berriagoen faltan. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Luzia Goñi gertutik, Hitzetik Hortzeran

Luzia Goñi gertutik, Hitzetik Hortzeran

2020/03/18

Bertsolari basaburuarra ezagutuko dugu igandeko programan. 91 urte ditu, eta bere bertsoak eta bizi esperientziak kontatu dizkigu Tirapuko bere etxetik. Gainera, Andoaingo, Irungo, Legazpiko eta Pasaiako saioak eskainiko ditugu. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Luzia Goñi gertutik, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsolaritzari buruzko marrazki bizidunak, Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritzari buruzko marrazki bizidunak, Hitzetik Hortzeran

2020/03/12

Datorren programan, gutako askoren haurtzarora bidaiatuko dugu. Lazkao Txikiren, Pernando Amezketarraren eta Txirritaren marrazki bizidunak ekoizten ziren garaiaz ariko gara Koldo Izagirrerekin. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bertsolaritzari buruzko marrazki bizidunak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsolaritza feminismotik, Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritza feminismotik, Hitzetik Hortzeran

2020/03/05

Ane Labakarekin eta Miren Artetxerekin elkartu da Eider, "Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen" argitalpena tarteko. Asteasuko Mikaela eta Joxepa Inaxi Elizegi eta Zizurkilgo Plazida Otaño bertsolariak ezagutuko ditugu, eta Andoainen, Arrasaten, Lasarte-Orian eta Iruñean izandako saioetako bertsoaldiak ere eskainiko ditugu igandeko programan.

Bertsolaritza feminismotik, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Oholtza gaineko maskarak eta biluzteak, Hitzetik Hortzeran

Oholtza gaineko maskarak eta biluzteak, Hitzetik Hortzeran

2020/02/27

Sarri oholtzan beste batzuen ahotsetik kantatzen duten arren, izen eta abizenez ezagutzen ditugu bertsolariak; beraiek eta baita beren bizitza eta iritzi pertsonalak ere. Oholtza gaineko maskarez eta biluzteez ariko gara Julio Sotorekin eta Uxue Alberdirekin. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Oholtza gaineko maskarak eta biluzteak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Estitxu Arozenaren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

Estitxu Arozenaren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

2020/02/20

Aurten 25 urte beteko dira Estitxu Arozenak lehenengoz Nafarroako txapela jantzi zuenetik, eta urteurrenaren aitzakian berarekin elkartuko gara Lesakan, bere ibilbideaz eta orduko oroitzapenez hitz egiteko. Eta, beti bezala, bertsoaldien hautaketa: Astigarraga, Iruñea, Lasarte-Oria eta Senpere. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Estitxu Arozenaren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Historiako emakume bertsolariak, Hitzetik Hortzeran

Historiako emakume bertsolariak, Hitzetik Hortzeran

2020/02/18

Zazpi ataletan jorratuko dugu gaia: garaiko emakume bertsolariek osatutako bertso bilduma zabala eta erreferentzia historikoak eskainiko ditugu igandeetako hitzorduan. Igande honetan, otsailaren 23an, izango da lehena.

Historiako emakume bertsolariak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Deustuko Aferak bertso dinamika, Hitzetik Hortzeran

Deustuko Aferak bertso dinamika, Hitzetik Hortzeran

2020/02/13

Hiru urte daramatza martxan Aferak bertso dinamikak. Deustuko Elorri bertso-eskolaren eta herriko tabernaren artean antolatutako bertso saio bereziak dira, eta aste honetako programan gertuagotik ezagutuko dugu egitasmoa; baita Mikel Astarloza txirrindulariaren bertsoaldi kuttuna ere. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Deustuko Aferak bertso dinamika, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Rapa eta bertsoa, Hitzetik Hortzeran

Rapa eta bertsoa, Hitzetik Hortzeran

2020/02/06

Euskaraz errimatzen eta inprobisatzen duten guztiak ez dira bertsolariak. Igandeko programan Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileekin elkartuko gara. Ohiko bertso saioen hautaketa ere ekarriko dizuegu: Pasaiako eta Bilboko saioak. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Rapa eta bertsoa, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Hitzetik Hortzeran

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Hitzetik Hortzeran

2020/01/29

Elixabete Perez Gaztelu ikertzailearen eskutik murgilduko gara Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar" bertsolariaren bizitzan, eta Getariako eta Latasako bertso saioetako alerik onenak ere ikusgai eta entzungai izango ditugu igandeko programan. Hitzetik Hortzera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Ikus-entzunezkotik irrati uhinetara, Hitzetik Hortzeran

Ikus-entzunezkotik irrati uhinetara, Hitzetik Hortzeran

2020/01/23

Ataria Irratiko estudioetan murgilduko gara, eta bertsolaritzari buruzko irratsaioa gidatzen duen Imanol Artolarekin hitz egingo dugu. Tolosaldeko Atariak antolatutako bertso saioko momenturik onenak eskainiko dizkizuegu, baita Aramaion egin zen Bertso Egunekoak ere.

Ikus-entzunezkotik irrati uhinetara, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztergai,  Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztergai, Hitzetik Hortzeran

2020/01/16

Antxoka Agirre ikertzailearen doktore tesia aletuko dugu igandeko programan. 1823-2018 urte bitartean, bertsolaritzak komunikabideetan izan duen bilakaera ikertu du eta baita mugimenduaren eragiletzaren historia ere. Bertsoaldiak ez dira faltako: Elgoibarren, Elizondon, Ondarroan eta Oiartzunen izandako saioak entzungo ditugu. Igandean, 15:00etan, ETB1n.

Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztergai, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Ahalduntze Bertso Eskola igandeko Hitzetik Hortzeran

Ahalduntze Bertso Eskola igandeko Hitzetik Hortzeran

2020/01/09

Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Aste honetako programan, zenbait partaidek han bizitakoak eta ikasitakoak kontatuko dizkigute. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Ahalduntze Bertso Eskola igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Jotaren bilakaera aztergai, Hitzetik Hortzeran

Jotaren bilakaera aztergai, Hitzetik Hortzeran

2020/01/02

Bat-bateko kopla zirikatzaileak izatetik, buruz ikasiak eta kantatuak izatera igaro ziren Nafarroako jotak; igandeko programan, Jose Maria Esparza adituak azalduko digu bitarte horretan gertatutakoa. Bertsoaldiak ez dira faltako.

Jotaren bilakaera aztergai, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

2019ko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2019ko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2019/12/26

Urte berriari gogotsu ekiteko, urtarriletik abendura bitarteko une ederrak gogoratuko ditugu. Urteko azken programan, 2019ak utzitako bertsoaldi aipagarrienen errepasoa egingo dugu.

2019ko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

2019/12/19

Bertsolari hernaniarra izango da igandean programako protagonista. Ia 30 urte bete ditu plazaz plaza kantuan, eta egindako ibilbideaz, mugarriez eta asmoez arituko gara berarekin. Bertsoaldiak ez dira faltako, eta grabatutako bere ale esanguratsuenen errepasoa egingo dugu.

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala hitzetik hortzera

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala hitzetik hortzera

2019/12/12

Larunbatean izango da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken saioa Donostiako Illunben. Biharamunean Hitzetik Hortzeran ikusi eta entzun ahal izango ditugu oholtzan eta oholtzatik kanpo jazotakoak. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala hitzetik hortzera - Gehiago irakurri

Euskaltzaindia eta bertsolaritza, Hitzetik Hortzeran

Euskaltzaindia eta bertsolaritza, Hitzetik Hortzeran

2019/12/05

Euskaltzaindiaren mendeurreneko historian zehar bidaiatuko dugu. XX. mende bukaerako bertsolari txapelketen antolatzaile izan zen, eta orduko loraldi hura oroituko dugu Joxe Mari Iriondoren eskutik. Gipuzkoako txapelketako azken finalaurrekoa eta Joxepa Antoni Xenpelarren bertso sorta ere entzungo ditugu, besteak beste, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Euskaltzaindia eta bertsolaritza, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri