Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azkoitian eta Irunen jokatuko dira hurrengo saioak

2024/10/22

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako beste bi final-laurden jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 26an Azkoitian, eta 27an Irunen. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian

2024/10/20

Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko saioa

2024/10/19

Lehen final-laurdena izan da Eibarkoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Bihar izango da hurrengo saioa, Errenterian.

Lehen bi final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan

2024/10/15

Eibarren hasiko da txapelketaren bigarren fasea, urriaren 19an; Errenterian izango da hurrengo saioa, urriaren 20an. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Osatu dira final-laurdenak

2024/10/05

Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Maider Arregi Markuletak irabazi du Azpeitiko final-zortzirena

2024/10/05

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu da gaur Azpeitiko Soreasu antzokian; Arregik bildu du puntu gehien.

Azpeitian jokatuko da azken final-zortzirena

2024/10/01

Saioa bukatzean, final-laurdenetako sailkapena jakingo dugu. Saioak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen

2024/09/29

Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian

2024/09/28

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da. Bihar izango da hurrengo saioa, Andoainen.

Hondarribian eta Andoainen dira hurrengo saioak

2024/09/24

Irailaren 28an eta 29an jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Hondarribian eta Andoainen, hurrenez hurren. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira hurrengo fasera. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

2024/09/22

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.

Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

2024/09/21

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana. Hurrengo saioa bihar izango da, Elgoibarren.

Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak

2024/09/17

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi du Lasarte-Oriako saioa

2024/09/15

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da gaur Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.

Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan

2024/09/14

Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.

Asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

2024/09/10

Urretxun izango du lehen saioa txapelketak, irailaren 14an; Lasarte-Orian jokatuko da bigarrena, irailaren 15ean. Bi saioetako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Badator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

2024/09/05

Irailaren 14ko lehen hitzorduaren aurretik, aurkezpen jaia egin dugu parte-hartzaile, babesle, eta eskualdeko bertso-eskoletako kideekin. 25 urtetik azpiko saria eta sintonia aurkeztu ditugu.

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun

2024/06/27

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.

Albiste gehiago