Finala, osatuta
    
    2024/12/01
  
                   Arrasateko finalaurrekoa jokatu eta gero, erabakita geratu da Donostia Arenan ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Abenduaren 14an jokatuko da finala; ETB1en ere zuzenean jarraitu ahalko da.
                
            
            
        
        Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak parez pare du finala: hamabost saio jokatu eta gero, finala baino ez zaio geratzen. Arrasateko finalaurrekoa jokatzearekin bat, osatu da finalisten zerrenda. Hauexek dira:
Zuzenean sailkatutakoak:
Puntuazioz sailkatutakoak:
- Ane Labaka Mayoz
 - Nerea Elustondo Plazaola
 - Eneritz Artetxe Eizagirre
 - Andoni Rekondo Izagirre
 - Aner Peritz Manterola 'Euzkitze'
 
Abenduaren 14an jokatuko da finala, 17:00etan, Donostia Arenan (Illunbe). Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dauzkazue eskuragai. Bestalde, ETB1en zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da, finalaurrekoekin ETB4n gertatu bezala: Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak, Jon Martin aditua alboan duela.
        