Hitzetik Hortzera

Bertsolaritza ardatz duen telebista saioa.

EITBren eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen artean osatutako telebista-programa da Hitzetik Hortzera. Ibilbide luzea egin du; 1989-1990 bitartean egin zuen lehen denboraldia eta etenen bat izan badu ere, gaur arte izan du jarraipena. Igandero eskaintzen da ETB1en eta Interneten EITB Nahieran atarian ikus daiteke. Ordubeteko saioak plazako bertsoaldi onenak hurbiltzen ditu hainbat eta hainbat bertsozaleren etxeetara.

Igandero eskaini izan da ETB1en (2020-2021 ikasturtean, larunbat ilunabarretan), eta Interneten EITB Nahieran atarian ikus daiteke.

Hitzetik Hortzera 2016-2017

2020-2021 denboraldia

Hogeita hamaikagarren denboraldia du Hitzetik Hortzerak 2020-2021ekoa.

Bertsozale Elkarteak ekoizten du programa EITBrekin elkarlanean. Azken hiru denboraldiotan, Txakur Gorria sormen taldea ari da gidoiak egiten, eta Eider Perez ari da aurkezle lanetan.

2020-2021