Hitzetik Hortzera Aitor Mendiluzerekin

2024/01/04
Bertsolari andoaindarraren ibilbidea errepasatuko du da aste honetako Hitzetik Hortzerak: larunbatean, 21:00etan, ETB1n.

Bertsoari lotuta bizi da Aitor Mendiluze Gonzalez andoaindarra. Aste honetako Hitzetik Hortzeran bere bertso ibilbidearen errepasoa egingo du Mirari Martiarenarekin batera. 

Bertsozaletasuna, amak bertso-eskolara eramandako eguna eta Hernaniko bertso-eskolan topatutako giroa ondo gogoan ditu oraindik ere Aitor Mendiluzek; baita ondoren etorritako Eskolartekoak eta txapelketak ere. Bitan irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Aitor Mendiluzek: 1995ean eta 2007an. Zazpi Txapelketa Nagusitan ere parte hartu du, eta 2001etik 2022rako final guztietan egon da; 2017an buruz burukoa jokatu zuen Maialen Lujanbiorekin. Baina postuez harago, txapelketara bertsotan egitera joaten da Aitor Mendiluze. 

Bertsolaria izateaz gain, hezkuntza arautuan bertsolaritzako irakaslea da Aitor Mendiluze, eta transmisioari buruz ere hitz egiteko tartea hartuko dute. Bertso doinuei buruz aritzekoa ere bai: izan ere, doinu desberdinak erabili zalea da Mendiluze. Inguruan dituen bertso-eskolako lagunak ere hala dira, eta doinu zaharrak berriz erabili zalea eta ikasi zalea da. 

Kontu hauek guztiak errepasatuko ditu Mirarik Aitor Mendiluzerekin batera, bere ibilbideko bertsoak gogora ekarriz. 

Ez galdu urteko lehen Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1n, eta ondoren, edonoiz EITB Nahieran atarian.

Aitor Mendiluzerekin elkartuko da Mirari.