Jagoba Arrasate Hitzetik Hortzeran

2023/09/21
Taxoaren izango da aste honetan Hitzetik Hortzera, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearekin. Horrez gain, Eibarko Arrate auzoko eta Donostiako Euskal Jaietako bertso saioko bertsoaldiak izango dira larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

2018an iritsi zen Jagoba Arrasate Osasuna futbol taldea zuzentzera; seigarren denboraldia hasi berri du berriatuarrak talde gorritxoko entrenatzaile. 2022-2023 denboraldia ahaztezina izan zen Osasunarentzat eta bere jarraitzaileentzat: Espainiako gizonezkoen futbol liga txapelketan emaitza ona lortzeaz gain, Errege Kopako finalera sailkatzea lortu zuten. 

Futbolaz gain, bertsolaritzaz ere hitz egingo du Mirari Martiarenak Jagoba Arrasaterekin, Osasunarentzat hain momentu berezi izan diren horietan, bertsotan ikusi izan baitugu Berriatuako entrenatzailea. Bertsozaletasunaz, bertso-eskolako garaiaz, bertsoak entzuteko momentuez edo bertsoak ematen dionaz arituko dira.

Gauzak esateko eta adierazteko modu naturaltzat du bertsoa Arrasatek. Bertsolariekin osatutako hamaikakoa edo berritxuarraren bertsoaldi kuttuna ere ezagutuko diugu aste honetako Hitzetik Hortzeran. 

Donostia eta Eibarko bertsoaldiak 

Eibarko Arrate auzoan, festen egitarauaren barruan egiten den bertso afariko bertsoaldiak entzungo ditugu batetik aste honetako programan. Jon Mikel Mujikaren esanetara aritu ziren Jexux Mari Irazu, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina

Bestetik, Donostiako Euskal Jaietan egiten den jaialdiko bertsoak izango dira. Alaia Martin, Andoni EgañaBeñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan, eta Maite Berriozabal aritu zen gai-jartzaile lanetan. 

Hitzetik Hortzera, larunbatero, 21:00etan, ETB1en.

Taxoaren elkartu dira Jagoba Arrasate eta Mirari Martiarena.