Hitzetik Hortzera

Jon Lopategi gogoan, azken Hitzetik Hortzeran
2019/04/04Igande honetan agurtuko du bertsolaritza saioa udazkenera arte. Astez aste mapa zabala osatu dugu, hainbat kolore, doinu, historia eta iritzi jasoz. Denboraldi honek kendu ere egin digu: Jon Lopategi joan zaigu aurtengo urtearen hasieran. Horregatik, berari eskainiko diogu udaberriko azken atala.

Arabako finalera eramango gaitu Hitzetik Hortzerak
2019/03/28Larunbatean jokatuko da Gasteizko Principal antzokian 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala, eta han jasotako bertsoaldiak eta txapeldunaren hitzak eskainiko ditu igandean telebista programak.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran
2019/03/21Anaitasunako giroa, bertsoaldiak, txapeldunaren hitzak eta eguneko une bereziak ekarriko ditugu pantailara. 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko saio berezia eskainiko dizuegu igandeko programan.

Arabako eta Nafarroako finalaurrekoak, Hitzetik Hortzeran
2019/03/14Txapelketa garaia da bi lurraldeotan, eta aste honetako programan txapelketa hauen finalaurrekoetako bertsoaldiak eskainiko ditugu. Atarrabia, Etxarri Aranatz eta Lesakako saioak batetik, eta Legutio eta Dulantzikoak, bestetik.

Mahai bueltako bertso jarduna, igandeko Hitzetik Hortzeran
2019/03/07Otorduen aitzakia oso baliagarria zaigu elkartzeko, eta bertsolaritzak berak ere askotan baliatu izan du egokiera hori. Gastronomia izango du bertsoak lagun aste honetako programan, eta, horretarako, bien arteko tandema inork baino hobeto ezagutzen duen Agin Laburu bertsolaria elkarrizketatuko dugu Ipintza sagardotegian.

Historiako emakume bertsolarien pausoei jarraika, Hitzetik Hortzeran
2019/02/28Igandeko programan historiako emakume bertsolarien pausoei jarraituko diegu. Leku publiko askotan kantatu zutela ikusiko dugu, baita txapelketak irabazi ere. Alaia Martinek eta Oihana Iguaranek emango digute orduko bertsolari haien berri. Bertsoaldiak ez dira faltako.

Bertsolaritzaren kontrasteak, Hitzetik Hortzeran
2019/02/21Aste honetan kontrasteei buruz arituko gara. Nola kantatzen dute bertsolariek gaur hiriko aretoan, bihar tabernan eta etzi herriko plazan? Maialen Lujanbiok eman dizkigu zenbait gako: Lasarte-Oriako bertso saio literarioan eta Astigarragako Ipintza sagardotegiko bertso bazkarian egon gara berarekin.

Belaunaldien artekoak, igandeko Hitzetik Hortzeran
2019/02/14Bertsolaritzaren eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanari buruz hitz egingo dugu igandeko programan; edo, beste modu batera esanda, adin ezberdinetako bertsolariak oholtza gainean nola jarduten duten. Bertsorik ez da faltako, eta Pasaiako eta Senpereko saioetako bertsoaldiak ekarriko ditugu pantailara.

Herrietako ohiturei kantari, Hitzetik Hortzeran
2019/02/07Igandeko programan herrietako ohiturei kantatuko diegu. Iturengo inauterietan, Makeako Libertimenduan eta Usurbilgo santa eskean izan gara eta hango bertsoaldi onenak ekarriko ditugu pantailara. Gainera, Aitzpea Leizaola antropologoarekin hitz egingo dugu usadio eta ohiturei buruz.

Bertso Egunean murgilduko gaitu Hitzetik Hortzerak
2019/01/31Barañainen ospatu zen 50. Bertso Eguna ekarriko dugu aste honetan pantailara: bertso poteoa, bazkaria eta arratsaldeko jaialdiko bertsoaldi onenak. Bertso eskolei egin zaie keinu aurtengoan. Han bizitakoarekin gozatzeko aukera izango dugu igandeko programan.

Bertsolaritzaren umoreak igandeko Hitzetik Hortzeran
2019/01/24Nola lortzen du bertsolariak, silaba neurtuetan, areto oso bat barrez leherraraztea? Hala ez dirudien arren, kontu serioa da umorearena. Bertsolaritzaren umoreak hobeto ulertzeko Amaia Agirrerekin, Ane Labakarekin eta Kike Amonarrizekin elkartuko gara. Tolosako eta Zeanuriko bertsoaldiak ere entzungo ditugu igandeko programan.

Bertsolarien kantaera igandeko Hitzetik Hortzeran
2019/01/17Hitzari urrunago eta seguruago iristen lagun diezaioke kantaera ondo menderatzeak. Bertsoen kantaerari arreta berezia jartzen dion Eñaut Agirrerekin elkartuko gara Lazkaon. Legutioko eta Getariako jaialdietako bertsoaldiak ere entzungo ditugu.

Bertsozaletasuna hizpide igandeko Hitzetik Hortzeran
2019/01/10Nora goazen jakiteko beharrezkoa da une batez gelditzea, atzera begiratzea eta aurrerantzean pausoak norantz eman nahi ditugun aukeratzea. Bertsozaletasunari buruz egin den ikerketa soziologikoaren emaitzei buruz hitz egingo dugu Harkaitz Zubiri ikertzailearekin eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kideak diren Beñat Gaztelumendirekin eta Miren Artetxerekin.

Adin-adin ekimena igandeko Hitzetik Hortzeran
2019/01/03Bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko ekimena da Adin-adin. Igandeko programan proiektuari buruz gehiago jakingo dugu eta horretarako Zorroagako egoitzara joango gara. Elgoibar eta Hernaniko bertsoaldiak ere entzungo ditugu.

2018a bertsolarien ahotik, Hitzetik Hortzeran
2018/12/27Gogoratzen duzue zer utzi digun 2018ak? Igandeko programan urteak utzitakoak errepasatuko ditugu bertso-doinuz eta neurri ezberdinetan. Hamabi bertsolarik bertso-jarri bana kantatuko digute eta urteko bertso onenak berreskuratuko ditugu.

1993ko Txapelketa Nagusia igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/12/2025 urte bete dira aurten 1993ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusitik. Beste modu batera esanda, Andoni Egañaren lehen txapeletik edo 40 bertsolaritik 2 emakumek soilik parte hartu zuten txapelketa hartatik. Horien eta beste hainbat datu esanguratsuren berri izango dugu igandeko programan eta Belodromoko finaleko bertsoaldi onenak entzungo ditugu.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran
2018/12/13Igandeko saioaz gainera, larunbatean bertan ere egongo da finala zuzenean jarraitzeko aukera Euskal Telebistan, ETB4 katean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Taldekako Xilaba, igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/12/05Igandeko programan Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan jokatu den Taldekako Xilabako finala eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Finaleko zortzikoaren berri ere emango dugu.

Bertsoaroa, Iruñeko bosgarren urtaroa igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/11/29Nafarroako hiriburuan hilabete berezia da azaroa eta bertsolaritzak egiten du berezi, Bertsoaroa tarteko. Igandeko programan gehiago jakingo dugu egitasmoaren inguruan: lehen hazia erein zutenekin elkartuko gara Iruñean eta aurtengo saioetako bertsoaldiak ere bilduko ditugu.

Bertso ahobiziak eta belarriprestak Hitzetik Hortzeran
2018/11/22Arrate Illaro bertsolari eta Euskaraldiko koodinatzailearekin egongo gara igandeko programan; baita AEK-ko irakasle eta ikasle banarekin ere. Euskara gai hartuta entzungo ditugu bertsoak.

Iritzi sortzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/11/15Bertsolarien hitzak sekulako indarra izaten du, bai plazan eta baita handik kanpo ere. Igandeko programan Onintza Enbeitarekin elkartuko gara: plazan ez ezik, irratian, telebistan eta prentsan aritzen den iritzi-emailearekin. Bertsoak ez dira faltako eta Gernika-Lumoko, Beasaingo eta Errenteriako bertsoaldiak entzungo ditugu.

Balkoitik balkoira bertsotan, igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/11/08Bertsolariek batzuetan balkoira igota kantatzen dute eta eskailera maila igo eta lurretik zenbait metrora kokatzen direnean zer gertatzen den jakingo dugu igandeko programan. Haritz Mujikarekin Asteasuko udaletxeko balkoira igoko gara eta Pello Errota bertsolariaren heriotzaren ehungarren urteurrenari buruz gehiago jakingo dugu. Bertsoaldiak ez dira faltako eta bertsolariak balkoitik balkoira bertsotan entzungo ditugu Saran, Oñatin eta Algortan.

Arabako ekosistema, Hitzetik Hortzeran
2018/10/31Bertsolaritzaren maparen aurrean kokatu eta ertzak zabaldu beharrean ingurune jakin batean sakonduko dugu igandeko programan. Araba izango da lurraldea eta bertako bertsolaritza nola dagoen galdetuko diegu bertakoei; ez hori bakarrik, Gasteizen eta Aramaion botatako aleak ere entzungo ditugulako.

Nazioarteko inprobisatzaileak igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/10/24Urriaren 9tik 14ra Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira egin da. Argentinako Araceli Argüello payadorea eta Kubako Tomasita Quiala repentista izan dira gurean bertsolariz inguratuta; guztira, sei emanaldi eskaini dituzte. Igandeko programan Tomasita eta Araceli hobeto ezagutzen saiatuko gara, eta Iruñeko eta Donostiako emanaldietako bertsoaldiak entzungo ditugu.

Unai Iturriagarekin asteburu pasa, Hitzetik Hortzeran
2018/10/18Bertsolarien bizitza, kanpotik begiratuta behintzat, ezegonkor ikusten da eta, era berean, abentura eta misterio puntu bat ere badu, nahitaez. Igandeko programan Unai Iturriaga, bertsolari durangarrarekin joango gara Oñatiko eta Iurretako saioetara. Bertsolarien bizitza barrutik ezagutuko dugu; eta horrekin batera, Oñatiko eta Iurretako bertsoaldiez gozatu.

Hitzetik Hortzera, plazako zirrikituetan barrena
2018/10/11Bertsolaritzan berebiziko garrantzia izan du beti plazak. Baina zeri deitzen diogu plaza? Zer da plaza on bat? Hainbat bertsolariren ahotik ezagutuko ditugu bertsoaren eta plazaren artekoak. Horrez gain, Miren Urquijo UPV/EHUko antropologia irakaslearekin hitz egingo dugu plazaren esanahiaz. Eta noski, bertsoaldiak ez dira faltako: Loiuko Lauroeta auzoko eta Urnietako sanmigeletako bertsoak entzungo ditugu.

Hitzetik Hortzera itsasoan murgilduko da igande honetan
2018/10/04Aspaldikoa da bertsolaritzak itsasoarekin duen harremana. "Balearen bertsoak" dira horren froga ezagunenetako bat. Bigarren programan Oriora joango gara eta bertan itsasoa eta bertsolaritza ondo uztartzen dituen Ibai Esoain ezagutuko dugu. Horrez gain, Bermeoko saioko bertsoaldiak entzungo ditugu.

Hitzetik Hortzera saioak Donostian abiatuko du denboraldi berria
2018/09/27Bertsolaritzaren ekosistema osatuko dugu aurtengo ikasturtean. Bertsoa urrutitik zein gertutik ikusteko leku aproposa da Gipuzkoako hiriburua eta bertan gertatzen dena arakatzera joango da aste honetan Eider Perez aurkezlea.

Bertsolaritzaren mapa osatuko du Hitzetik Hortzera saioak
2018/09/13Formatu berriarekin dator Hitzetik Hortzera. Eider Perezek egingo ditu aurkezle-lanak eta astez aste bertsolaritzaren mapa osatuko du collage baten bidez. Irailaren 30ean eskainiko da lehen atala eta, hortik aurrera, igandero 15:00etan izango dute bertsozaleek zita ETB1en.

Taldekako txapelketei buruzko Hitzetik Hortzera, igandean
2018/03/30Taldekako bi ekimen izan dira martxan azkeneko hilabeteotan: Bardoak Nafarroan eta Bertso Kuadrilla Artekoa Araban. Bi ekimenek emandako onena jasoko du denboraldi honetako azkeneko Hitzetik Hortzera programak. Igande honetan Gasteizen eta Lekunberrin egindako finaletako bertsoaldi onenak eskaintzeaz gain talde txapeldunetako kideei egindako elkarrizketak ere jasoko ditu telebista saioak.