Ekainaren 14an egingo da Euskal Herriko Eskolartekoa, Arantzan
Urtero bezala, ekainean egingo da Euskal Herriko Eskolartekoa. Aurtengoa XXXVII. edizioa izango da eta, iaz bezala, Nafarroan jokatuko da finala, Arantzan. Aurten goizez izango da saioa, 11:30etik aurrera.
Herrialde bakoitzean Eskolartekoak jokatu dira Euskal Herrikoa iritsi orduko. Hauek izango dira larunbatean Arantzan kantatuko duten finalistak:
Araba
- Jokin Onaindia Elexpuru
Aramaio, 2009 - June Astegieta Unzaga
Trebiñu, 2008
Baxenabarre
- Goizane Etcheverry Lopepe
Ainiza Monjolose, 2010 - Nahia Etcheverry Lopepe
Ainiza Monjolose, 2008
Bizkaia
- Ekhi Zuluaga Intxaurbe
Igorre, 2009 - Enara Gallastegi Barrenetxea
Dima, 2007
Gipuzkoa
- Egiar Otegi Torres
Oiartzun, 2007 - Suhar Gesalaga Egiguren
Azpeitia, 2007
Lapurdi
- Amaiur Aizpuru Eskisabel
Hendaia, 2009 - Unax Aizpurua Ibargarai
Sara, 2009
Nafarroa
- Kattalin Lizarraga Mendiaren
Leitza, 2008 - Kattin Madariaga Apaolaza
Arantza, 2008
Zuberoa
- Leina Alkhat Larrandaburu
Etxebarre, 2011
Finala, goizez
Iaz ez bezala, aurten goizez izango da Eskolartekoa Arantzako frontoian. Saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da eta sariak ere zozkatuko dira. Saiorako sarrera librea eta doakoa izango da.
Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dugu gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa, eta aurten ere Arantzako Udalaren laguntza izango du Euskal Herriko Eskolartekoak. Bertsozaletzea eta gazteei jendaurrean kantuan hasteko aukera ematea du helburu egitasmoak.