Hitzetik Hortzera txapelketaren sintonian

2022/10/13
Aste honetan, Nerea Erbiti musikari nafarra izango da gure saioko protagonista, bera izan baita 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sintoniaren sortzailea. Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak erritmo berezian hasi eta bukatu ditugu; Ttkn Da sintoniarekin, alegia. Nerea Erbiti musikari leitzarrak ondu du sintonia, eta bera sakonean ezagutzeko aukera izango dugu aste honetako Hitzetik Hortzera saioan.

Erbitik trikitixatik jazzera eta musika beltzera egin du jauzi bere ibilbidean. Tradizioa modernoa eta bizirik dagoen zerbait bezala ulertzen du. Nahiz eta inprobisazioa jazzarekin lotu ohi dugun, euskal musikaren inprobisazio teknikak ekarri nahi izan ditu gogora, hala nola, panderoa edota bertsolaritza.

Lehenengo faseko bertsoaldi sorta

Lehenengo fasea amaituta, badakizkigu finalaurreko saioetan parte hartuko duten 24 bertsolarien izenak. Datorren urriaren 22an Elizondo izango du finalaurreko lehen saioak jomuga, eta Hitzetik Hortzera han izango da.

Txapelketa Nagusiak atseden asteburua izan arren, orain arte utzitako bertsoaldi sorta eskainiko dizuegu igandeko saioan.

Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en; eta, edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Nerea Erbiti musikariarekin elkartu da Eider.