Hitzetik Hortzera

Jon Mayaren pausoan joango da igandeko Hitzetik Hortzera
2016/10/27Besteak beste, dantzaren eta bertsoaren arteko antzekotasunez ariko gara Errenteriako dantzariarekin; aste honetan, Errenteria eta Durangoko saioek beteko dute tarterik zabalena. Historikoen atalean "Upeletan Erronka" emanaldiko bertsoaldi bat berreskuratuko dugu.

Itziar Ituño izango da bertsokide Hitzetik Hortzeran
2016/10/20Telebistan, antzerkian eta zineman egindako bideaz arituko da eta 2012an Basauriko San Fausto jaien pregoian botatako bertsoaren xehetasunak ere azalduko dizkigu. Aste honetan Basauri, Urepele eta Iurretako bertsoaldi onenak eskainiko ditugu eta, historikoen atalean, Andoni Egañak bederatziko txikian botatako hiru bertso berreskuratuko ditugu.

Jon Odriozolaren autoan sartuko da Hitzetik Hortzera
2016/10/13Txirrindularitzaren sekretuak azalduko dizkigu oñatiarrak, eta baita bertsoarekin duen harremana ere. Oñati, Aretxabaleta eta Iurretako bertsoaldiak eskainiko ditu igandeko programak eta, historikoen atalean, Iurretan orain dela 25 urte egindako jaialdiko irudiak berreskuratuko ditugu.

Son Gokuren ahotsari aurpegia jarriko dio Hitzetik Hortzerak
2016/10/06Aste honetako programan Alkiza, Aizarnazabal, Loiu eta Aretxabaletako bertsoaldiak izango dira ikusgai, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri ere emango dugu. Historikoen atalean, Xabier Amurizak "aita" hitzari kantatutako bertsoaldia berreskuratuko dugu.

Igande honetan itzuliko da Hitzetik Hortzera
2016/09/2815:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1eko bertso-programa. Formatu berrituarekin dator aurtengoan eta, denboraldiari ekiteko, Alkiza, Donostia eta Heletako bertsoaldirik onenak eskainiko ditu, Joana Itzaina Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria gonbidatu dela.

Hizkuntza desberdinetan aritzen diren inprobisatzaileak, Hitzetik Hortzeran
2016/03/31Hitzetik Hortzeraren denboraldiko azken saioa izango da igandekoa.

Saioak ixtearen garrantziaz, Hitzetik Hortzeran
2016/03/23Oihana Bartra eta Agin Laburu bertsolariek hausnartuko dute gaiaren inguruan.

Saioetako apaingarriak hizpide, Hitzetik Hortzeran
2016/03/17Amaia Agirrek eta Estanis Iriartek beren iritzia emango dute aste honetako saioan.

Motibo baten inguruan antolatutako bertso-saioak, Hitzetik Hortzeran
2016/03/10Aste honetan, Oihana Iguaran eta Jon Maia bertsolariak izango ditu bidelagun telebista saioak.

Bertsotarako gaien inguruan hausnartuko du Hitzetik Hortzerak
2016/03/04Jose Luis Urdangarin eta Ion Beloki gai-jartzaileek beren iritziak emango dituzte.

Bertsolari gazteek dute hitza aste honetako Hitzetik Hortzeran
2016/02/25Eli Pagola eta Maialen Akizu plazetan abesten hastearen esperientziaz ariko zaizkigu.

Doinuen hautaketaz ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera
2016/02/18Andoni Egaña eta Miren Amuriza arituko dira doinuen hautaketaz igande bazkalostean ETB1en.

Bertsogintzaren dimentsio intimo eta publikoa, Hitzetik Hortzeran
2016/02/10Horren inguruko hausnarketa egin dute Unai Iturriagak eta Beñat Gaztelumendik.

Saioen prestaketaz ariko da Hitzetik Hortzera
2016/02/04Ixiar Eizagirrek, Arkaitz Goikoetxeak eta Eneritz Artetxek hitz egin dute lanketaz.

Diziplinak nahastuko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak
2016/01/21Maialen Lujanbiok, Oskar Estangak eta Unai Gaztelumendik beren iritzia emango dute nahasketa horien inguruan.

Erritmoak eragingo dio aste honetan Hitzetik Hortzerari
2016/01/14Aitor Mendiluzek eta Naroa Sasietak azalduko digute nola kudeatzen duten saio bateko erritmoa.

Eguberriei bertsotan, Hitzetik Hortzeran
2016/01/07Manex Agirrek eta Jon Maiak azalduko digute nola kantatzen dieten bertsolariek gabonei.

2015ari kantatuko dio urte berriko lehen Hitzetik Hortzerak
2015/12/30Iragan berri den urteari begira errepasoa egingo du saioak.

Umorez amaituko du urtea Hitzetik Hortzerak
2015/12/23Igor Elortzak eta Uxue Alberdik beren iritzia emango dute bertsotan umorea egitearen inguruan.

Finalaurreko bertsoak eta finalisten hitzak, Hitzetik Hortzeran
2015/12/11Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren baitan, Zarautzen, Tolosan eta Eibarren botatako bertsoaldiak bildu ditu telebista-saioak. Gainera, finalistekin izan da Ilunben bertan, azken hitzorduaren aurretik.

Bertsotan azaleratzen diren inertziak, Hitzetik Hortzeran
2015/12/03Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak beren iritziak emango dituzte gaiaren inguruan. Tartean, bertsoak: Nerea Elustondok ipuin klasikoei buelta eman, eta Unai Iturriagak ipotx bihurtu eta Fredi Paia printzeari kontuak eskatu zizkionekoa ekarriko du saioak gogora.

Taldekako ekimenetan jarriko du begirada Hitzetik Hortzerak
2015/11/26Eneko Fernandezek, Izar Mendigurenek, Asier Ibaibarriagak eta Amaia Agirrek euren ikuspuntua eman dute.

Kantaera aztergai, Hitzetik Hortzeran
2015/11/19Aimar Karrikak eta Anjel Mari Peñagarikanok euren iritzia emango dute kantaerak bertsoan izan dezakeen eraginaz.

Harreman ereduak, aste honetako Hitzetik Hortzeran
2015/11/12Alaia Martinen eta Fernando Anbustegiren iritziak jasoko ditu atal berriak.

Bertsolariek eta ikusentzuleek dituzten erreferentziak, Hitzetik Hortzeran
2015/11/05Horiek nondik datozen, nolakoak diren eta saiotik saiora nola aldatzen diren hausnartuko da saioaren atal berrian.

Heriotzari kantari, Hitzetik Hortzeran
2015/10/29Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, izango dugu ikusgai telebista-saioaren atal berria.

Elkarrizketak jostearen haritik, aste honetako Hitzetik Hortzera
2015/10/22Kantuan bi bertsolarien artean sortzen den elkarrizketa bertsolariek nola kudeatzen duten hausnartuko du programak.

Bertso-saioetako ikusentzuleak protagonista, Hitzetik Hortzeran
2015/10/15Nolakoak dira bertsozaleak? Galdera horri eta beste zenbaiti erantzuten saiatuko da telebista-programa igande honetan, 15:00etatik aurrera.

Ahozkotasunak bertsotan duen eraginaz, Hitzetik Hortzeran
2015/10/08Ez galdu igandean, 15:00etan, denboraldiko hirugarren alea.

Belaunaldien arteko transmisioa izango du ardatz Hitzetik Hortzerak
2015/10/02Telebista-saioaren bigarren aleak garai desberdinetako bertsolarien artean izaten diren harremanak aztertuko ditu.