Hitzetik Hortzera

Elkartasunez bertsotan
2014/02/13Aste honetako Hitzetik Hortzeran bi elkartasun-saio ikusiko ditugu. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Bertso Egunaren errepasoa Hitzetik Hortzeran
2014/01/31Aste honetako Hitzetik Hortzeran Bertso Egunaren errepasoa egingo da eta Tolosaldeko Atariaren alde egindako bertso-saioko irudiak ere eskainiko dira. Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Elgoibarko eta Ondarroako Gabonetako saioak Hitzetik Hortzeran
2014/01/10Urtero legez bertso jaialdiak izan dira urte amaieran Elgoibarren eta Ondarroan. Bietan izan da Hitzetik Hortzerako lantaldea eta lagin bat ikusi ahal izango da igandean ETB-1en arratsaldeko 15:00etatik aurrera.

Denboraldi berriari ekingo dio gaur Hitzetik Hortzerak
2013/09/30Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin batera abiatuko da bertsolaritzari buruzko telebista saioaren denboraldia. Gaur Amasa-Villabonako kanporaketa izango du programak ardatz. Igandeetan 15:00etan eta astelehenetan 23:15ean eskainiko da ETB1en.

Ternuako koplak, sagardotegiko bertsoak eta Menorcako glosak Hitzetik Hortzeraren azkeneko saioan
2013/05/29Astigarragan eta Iruñean grabatutako saioez gain, Jon Maiari elkarrizketa Pasaian, San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektuari buruz. Ostiralean 21:00etan, eta igande bazkalostean etb1en. Eta eitb nahieranen.

Xenpelar Dokumentazio Zentrora bertso bisita gidatua Hitzetik Hortzeran
2013/05/232009ko Txapelketa Nagusiko bertsoaldi batzuk ere emango dituzte. Ostiralean 21:00etan etb1en. Eta eitb nahieranen.

Gazeta eta Azkarateko bertso afariak “Hitzetik Hortzera”-n
2013/05/15Mikel Irizarrek erakutsi dio Elorrioko Gazeta auzoa Jon Artanori, eta elkarrekin joan dira afaritara.

"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran
2013/05/08Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute Lasarten urte sasoi honetan. Bertsotan, Ane Labaka eta Unai Muñoa herritarrak aritu dira aurten ere. Eta haiekin batera Andoni Egaña, Jon Maia eta Xabi Paya. Algortarra, kantatu ez duen bertsoaldietan, kideen bat-bateko jarduna gaztelerara itzultzen aritu da, Lasarteko kultur etxera bildutako erdaldunei saioa jarraitzen laguntzeko. Bertan izan da Hitzetik Hortzera.

Patxi Vilaren omenaldia Hitzetik Hortzeran
2013/04/30Ibardinen izan da beratararren omenezko bertso afaria, eta bizikletaz igo dira Artano eta biak. Ostiral iluntzean ikusi ahal izango dugu etb1en. Eta nahi dugunean eitb nahieranen. Italiako Giroko emankizunak direla eta igande bazkalostean ez da izango HHrik datozen asteetan.

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran
2013/04/24Plazatik Gaztetxera eguna ospatu dute Mutrikun; mendelaurdeneko ospakizunetan dira Gasteizen. Ostiral iluntzean eskainiko da ETB-1en. Datorren asteotan ez da igande bazkalostean HHrik izango txirrindularitza emango baitute. Eitb nahieran ere ikusgai duzue.

Hitzetik Hortzera, Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin, Dokan
2013/04/18Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi ere bai, bertso bazkaritan, Urretxun. Igande bazkalostean etb1n. Eta eitb nahieranen. Saskibaloia dela eta ostiral iluntzean ez da izango paserik.

Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran
2013/04/11Bertsolari gazteentzako daudenik-eta sariketarik garrantzitsuenetakoak dira Gabiriako Osinalde eta Añorgako Orixe. Bertso munduko udaberriko klasikoak. Bietako finaletan jasotako on aurkiak erakutsiko dituzte asteon Hitzetik Hortzeran.

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran
2013/04/041985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa txapelketa nagusian. 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final; lau txapel, eta dozenaka bertsoaldi antologiko. Aurten txapelketa urtea da eta finaleko eguna berezia izango da Andoni Egaña oholtzara kantura igoko ez delako, 1982koaz geroztik lehendabizikoz.

Arabako Errioxako bertso-eskola eta Printzipaleko finala Hitzetik Hortzeran
2013/03/21Oihane Pereak hirugarrenez irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Gaztea da Arabako bertsolaritza, eta hazten ari da. Horren erakusgarri aste honetako Hitzetik Hortzera. Gasteizko Printzipal antzokian jokatu den finaleko bertsoaldirik onenak emango dituzte. Kantuan izan dira Perearekin: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza.

Villabonako saio musikatua eta Durangoko Bertso Korrika Hitzetik Hortzeran
2013/03/13Joseba Otaegi aizkolariarekin izan da Jon Artano.

Dulantzi eta Etxarriko finalaurrekoak Hitzetik Hortzeran
2013/03/08Ruben Sanchez Bakaikoa izando da saioko protagonista

Lauroetako eta Pausuko bertso-afariak Hitzetik Hortzeran
2013/02/27Xabi Payak gidatuta Bilbon ibilaldia egingo du programak.