<!DOCTYPE html> Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezko teknikaria behar du — Bertsozale Elkartea

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezko teknikaria behar du

2017/01/23
Otsailaren 12ra arte bidali ahal izango dituzte interesdunek Curriculum Vitae eta motibazio gutunak.

2017ko martxoan edo apirilean hasiko litzatekeen ikus-entzunezko teknikari bat behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Elkarteko Hedapen Saileko arduradunaren zuzendaritzapean eta beste sailekin zehar lerroan, ikus-entzunezko lan teknikoak gauzatuko lituzke; batik bat, www.bertsoa.eus atarirako eta Hitzetik Hortzera telebista-saiorako. Egun erdiko lan kontratua da eskaintzen dena, Amasa-Villabonako egoitzan.

Otsailaren 12ra arte izango dute interesdunek Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidaltzeko aukera: postaz Amasa-Villabonako Subijana egoitzara (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia 70, Amasa-Villabona. Gipuzkoa) edo posta elektronikoz hedapena@bertsozale.eus helbidera.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.

Deialdi osoa ikusteko, egin klik hemen.

Egun erdiko lan kontratua eskaintzen da, Amasa-Villabonako egoitzan.