Iruñeko bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/30
Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa Iruñean. Saioko bertsoaldien hautaketa eskainiko da igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Larunbatean Iruñean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta han erabakiko da zein zazpi bertsolarik abestuko duten BECeko finalean Amets Arzallusekin batera. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre ariko dira kantuan. Igandeko Hitzetik Hortzeran, bezperan Iruñean kantatutako bertso onenak eskainiko ditugu, 15:00etan hasita, ETB1en.

Jarraitu finalaurrekoa zuzenean

Azken asteotan bezala, Iruñeko saioa ere zuzenean eskainiko da ETB4n eta Bertsoa.eus atarian 16:55etatik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.

 

Bezperan bertan entzundako bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran. / Gari Garaialde - XDZ