<!DOCTYPE html> Aitor Mendiluze — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017
Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Mendiluze Gonzalez

Andoain, 1975

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Durango

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi 8ko nagusia

Nerabe baten gurasoak dira Aitor eta Iñaki. Gaur jakin dute youtuberra dela eta bideoetan bere bizipenetatik abiatuta aholkuak ematen aritzen dela. Jarraitzaile asko ditu.

Miren Amuriza, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Pisukideak dira Miren eta Aitor. Mirenek Aitor animatu zuen tango ikastaro batean izena ematera. Orain, etxean tarte bat duten bakoitzean entseatu nahi duela esaten dio Aitorrek Mireni.

Aitor Mendiluze Puntuari erantzunak

Telebistan orduro / daukagu futbola
Lehia ez ote dugu / sustatzen gehiegi
Umeek zer ikusi / huraxe ikasi

Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran Sei puntuko motza

Lagunak dira Aitor eta Oihana. Oihanak ikusmen urritasuna dauka. Gaur, txirrindularitza proba batean tandemean elkarrekin parte hartzea proposatu dio Aitorri.

Aitor Mendiluze Kartzela

Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.

Aitor Mendiluze Bukaerako agurra

Iruñea

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran 8ko nagusia

Gaixo kronikoak dira Aitor eta Oihana. Urteak daramatzate medikuntza ofizialari jarraitzen. Aitorrek medikuntza alternatiboak ere probatu nahi ditu. Oihanak orain arteko bidetik segitu nahi du.

Miren Amuriza, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Miren magoa da. Gaur Aitorren herrira iritsi da. Mirenen trikimailu guzti-guztiak agerian utzi nahian ari da Aitor.

Unai Agirre, Aitor Mendiluze Puntutan

Binakako parapente batean, elkarrekin egin dute salto Oihanak eta Aitorrek. Kontrola galdu, eta zuhaitz batetik zintzilik gelditu dira.

Aitor Mendiluze, Alaia Martin 10eko txikia

Euskarazko hedabide bateko langileak dira Aitor eta Alaia. Hedabidea diru-premian dagoela-eta, dirua biltzeko kanpaina bat egin dute. Ez dute jaso espero zuten erantzunik.

Aitor Mendiluze Kartzela

Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten.

Aitor Mendiluze Bukaerako agurra

Barakaldo

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Amets Arzallus, Aitor Mendiluze 8ko nagusia

Arropa denda bat dute elkarrekin Ametsek eta Aitorrek. Ametsek jaiegunetan ere denda zabaltzen hasi nahi du. Aitorrek ez du ireki nahi.

Sustrai Colina, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Sustrai arkeologoa da. Lanean ari den indusketa-gunean topatutako giza hezurrak daramatza autoan. Laborategira bidean doala, Aitor poliizak geratu du.

Aitor Mendiluze Puntuari erantzunak

Informatzen al gara / hitz egin aurretik?
Edonori eskatzen / zaio iritzia
Pentsatzen alfer eta / hitz egiten trebe

Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Gurasoak dira Aitor eta Beñat. Seme-alabak koskortu eta etxetik joan zaizkie. Haien gelak husten hasi dira.

Aitor Mendiluze Kartzela

Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Unai Agirre, Aitor Mendiluze Sei puntuko motza

Lagunak dira Unai eta Aitor. Ez zaie gustatzen beren kuadrillako bati bikotekideak nola hitz egiten dion, eta Aitorrek Unairi esan dio beren lagunarekin hitz egin behar luketeela.

Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio Puntutan

Segurtasun lanetarako kontratatu dituzte Aitor eta Maialen. Herriko plazan jarri duten jaiotza erraldoia zaindu behar dute gauez.

Aitor Mendiluze Bakarka, gaia emanda

Gaztetan ez zenuen ikasteko aukerarik izan. Urteetan aurrera zoaz eta orain ikasten hastea erabaki duzu.

Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio 8ko nagusia

Bakeak artisau dira Aitor eta Maialen. Lehengo larunbatean lanean aritu ziren Parisen. Astebete pasatu da, eta etorkizunari begira jarri dira.

Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio 8ko txikia

Aitor sei urteko umearen lagun imaginarioa da Maialen. Gaur esan dio Aitorrek Maialeni dagoeneko ez duela bere beharrik.

Aitor Mendiluze 9ko txikia

Izerdia

Aitor Mendiluze Bakarka, gaia emanda

Bada ordu erdi auto bera atzetik duzula.

Aitor Mendiluze Bukaerako agurra