Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Amuriza Plaza

Berriz, 1990

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zalla

Miren Amuriza Hasierako agurra
Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas" 8ko nagusia

Miren eta Abarkasen bikotekideen enpresa gaizki joan da azken urteotan, eta ixtear dela jakin dute. Hauen etxeetan ez da giro.

Odei Barroso, Miren Amuriza 8ko txikia

Odei turismo-gidaria da. Astebete darama atzerritarrez osatutako jubilatu-talde batekin Euskal Herrian barrena. Miren jubilatua ez da bere ondotik mugitzen egun osoan.

Miren Amuriza Puntuari erantzunak

Kirola egitea / moda-modan dago
Ezinbestekoa da / markako arropa
Kiroldegira goaz / autoa hartuta

Miren Amuriza, Jone Uria 10eko txikia

Zortzi urteko haur baten gurasoak dira Miren eta Jone. Haurrak gurasoekin lo egiten jarraitzen du. Jonek Mireni esan dio badela garaia ohitura hori alde batera uzteko.

Miren Amuriza Kartzela

Jendea harri eta zur utziko lukeen argazkia atera berri duzu. Zalantzan zaude gorde ala zabaldu.

Miren Amuriza Bukaerako agurra

Durango

Miren Amuriza Hasierako agurra
Miren Artetxe, Miren Amuriza 8ko nagusia

Arratsaldero elkarrekin paseatzen duten bi lagun dira Artetxe eta Amuriza. Azkenaldian bide bazterretan gero eta zereal-barra eta gel energetikoen hondakin eta bilgarri gehiago ikusten dituzte.

Miren Amuriza, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Pisukideak dira Miren eta Aitor. Mirenek Aitor animatu zuen tango ikastaro batean izena ematera. Orain, etxean tarte bat duten bakoitzean entseatu nahi duela esaten dio Aitorrek Mireni.

Miren Amuriza Puntuari erantzunak

Berrogeita bat urte / Xalbador hil zela
Gure historiako / sortzaile bikaina
Zer egingo zenuke / txistu jo ezkero

Miren Amuriza, Jon Maia Sei puntuko motza

Kuadrillakoak dira Miren eta Jon. Hauen lagun batek apustu makinekiko menpekotasuna zuela eta, zorrotz zaindu dute luzaroan. Jonek Mireni esan dio hobeto ikusten duela eta badela garaia berriro konfiantza ematen hasteko.

Miren Amuriza Kartzela

Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.

Miren Amuriza Bukaerako agurra

Iruñea

Miren Amuriza Hasierako agurra
Miren Amuriza, Aitor Sarriegi 8ko nagusia

Argindar konpainia bateko langileak dira Miren eta Aitor. Konponketa bat egitera joan direnean, ohartu dira sare elektrikotik etxebizitza batera elektrizitatea lapurtzen dutela. Mirenek enpresari jakinarazi nahi dio. Aitorrek ez.

Miren Amuriza, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Miren magoa da. Gaur Aitorren herrira iritsi da. Mirenen trikimailu guzti-guztiak agerian utzi nahian ari da Aitor.

Miren Amuriza, Alaia Martin Puntutan

Buffeta duen jatetxe batean bazkaldu dute elkarrekin Alaiak eta Mirenek. Bazkalondoan, mugitu ezinda daude.

Miren Amuriza, Oihana Iguaran 10eko txikia

Bikotea dira Oihana eta Miren. Atzerrira joan ziren lanera duela hamar urte hauen semea txikia zela. Orain, gurasoek itzuli egin nahi dute, baina semeak bertan gelditu nahi du.

Miren Amuriza Kartzela

Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten.

Miren Amuriza Bukaerako agurra