Gai jartzaileen lana ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran

2019/10/03
Maite Berriozabal gai jartzailearekin Eibarko bertso saio musikatua prestatuko dugu, izaten dituen ideiak, zalantzak eta bidezidor posibleak ezagutzeko. Horrez gain, Aitziber Garmendiaren bertsoaldi kuttuna eta atal berri gehiago. Igandean, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Hitzetik Hortzera telebista programaren 2019/2020 denboraldia hastear da, bere ibilbideko hogeita hamargarrena. Urriaren 6tik aurrera, eta pasa den astean iragarri bezala, Eider Perez aurkezlea maleta bete berrikuntzaz iritsiko da igandero ikusleen etxeetara.

Bertso saioa ez da bertsolariak oholtzara igotakoan hasten. Gai jartzailea dagoenetan, prestaketa askoz lehenago hasten da, eta horren lekuko izan da Eider Perez. Maite Berriozabalekin elkartu da Eibarko bertso saioa baino egun batzuk lehenago, eta saioko eskaleta osatu dute elkarrekin, gai bakoitzaren aukerak eta ertzak aztertuz.

Arrateko, Galdakaoko eta Zizurkilgo bertso alerik onenak ere izango dira tartean.

2019-10-06

Aitziber Garmendiaren kuttuna

Asteroko informazio laburrei eta umoreari tartea egingo zaie igandero, eta ikusleek grabatutako bertsoaldientzako ere espazio bat gordeko da denboraldi berrian.

Gainera, bertsozale ezagunen bertsoaldi gustukoenak ezagutzeko aukera ere eskainiko digu Hitzetik Hortzera berriak. Oraingoan, Aitziber Garmendia aktoreari egin diogu galdera, eta zer kantatu digun entzun nahi?

Horretarako, adi Euskal Telebistako lehen kateari igandean, 15:00etan; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera, EITB Nahieran atarian.

Maite Berriozabal gai jartzailearekin izan da Eider Perez.