2019ko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2019/12/26
Urte berriari gogotsu ekiteko, urtarriletik abendura bitarteko une ederrak gogoratuko ditugu. Urteko azken programan, 2019ak utzitako bertsoaldi aipagarrienen errepasoa egingo dugu.

Zerbait amaitzen denean atzera begiratzeko beharra sentitzen dugu eta egindako bideari begira geratzen gara aurrerantz egin baino lehen.

2019. urtea plazaz-plazako bidaia izan da; hitzaren bilaketa etengabea, eta gure maleta bertsoaldiz beteta daukagu. Igandeko Hitzetik Hortzeran, Amurriora, Ondarroara, Barañainera, Tolosara, Donostiara, Irunera, Pasaiara, Lasarte-Oriara, Zumaiara, Senperera eta Bilbora bidaiatuko dugu.

2019ko azken programarekin amaituko da aurtengo bidaia, 12 hilabeteko bidaia. Eskerrak bertsoa urte berriari, gai berriei eta arazo zaharberrituei kantuan arituko den; eskerrak ezerk ez duen etenik. Aurtengo azken igandean bezala, datorreneko lehen igandean itzuliko gara gu.

Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.

Eiderrek maleta bertsoz betea du 2019a agurtzeko.