Hitzetik Hortzera

Igandean bukatuko da Hitzetik Hortzeraren denboraldia
2018/03/282017ko irailaren 24tik 2018ko apirilaren 1era bitarte, 27 atal izan ditu aurtengo denboraldiak. Udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko 14 saioen jarraipena egin ondoren, plazako ohiko jarduna ekarri du Hitzetik Hortzerak telebista pantailara. Abendu erditik hasita, beste 23 saiotako bertsoaldiak eskaini dira, 13 gonbidaturen laguntzaz. Orain datorren denboraldira begira jarriko da telebista saioa garatzen duen lantaldea.

Iñaki Murua, Hitzetik Hortzeran
2018/03/2313 urtez Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izan ondoren, lekukoa zortzikote baten eskuetan utzi berria du Iñaki Muruak. Bere etxera joan da Hitzetik Hortzerako lantaldea bere sentsazioen eta 2005etik hona egindako ibilbidearen berri jakiteko. Eta, bide batez, bere bertsolari ibilbideari ere errepaso bat emango diote, bere bertsoaldi onenak berreskuratuz. Plazako jardunak ere izango du lekurik aste honetako programan, Zegamako jaialdiko ale onenak eskaintzeaz gain Alegia eta Biriatuko bertsoaldi bana ere ekarriko baititu telebista saioak.

Elorrion eta Zigoitian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera
2018/03/16Aste honetan Lara Izagirre zine zuzendari eta gidoilaria gonbidatuko dugu programara eta bertsolaritzaz, zinemaz eta hizkera bisualaz ariko gara berarekin. Bertsoak ere izango ditugu, noski: Elorrion Igor Elortzak eta Maialen Lujanbiok afalosteko saio ederra osatu zuten Txintxarri ikastolaren mende erdia ospatzeko, eta Zigoitian musikarien laguntzaz jardun ziren kantuan Alaia Martin, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Oihane Perea.

Legazpiko eta Biriatuko bertso onenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak
2018/03/07Agurtzane Elustondo trikitilaria izango da aste honetako gonbidatua. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari da 2011z geroztik. Trikitiaz hizketan jardungo gara berarekin, eta Legazpiko berri ere emango digu, Aitor Sarriegik eta Unai Agirrek afalostean bertan botatako bertso onenak ekarriko baititugu programara. Eta Biriatun Amets Arzallusek, Maialen Lujanbiok, Maddalen Arzallusek, Andoni Egañak eta Unai Agirrek utzitako ale onenak ere eskainiko ditugu aste honetan.

Mikel Labakarekin solasean, Hitzetik Hortzeran
2018/03/01Realean zazpi denboraldi egin zituen azpeitiarrak jokalari gisa eta gaur egun talde teknikoko kidea da. Futbolaz eta bertsoaz ariko gara berarekin. Eta bertsoz ere oparoa dator aste honetako programa, Alegian, Zarautzen, Aizarnazabalen eta Tolosan entzundako bertsorik onenak ekarriko baititugu pantailara. Igandean izango da hitzordua, 15:00etan.

Lander Garro izango da igandeko Hitzetik Hortzeko gonbidatua
2018/02/22Argazkilaria, gidoilaria, bideogilea, idazlea... langintza askotan aritutako sortzaile nekaezinak bertsolaritzarekin ere izan du harremanik, "Bertsoaren Aldagelan" dokumentala eta "Aulki-Jokoa" programa zuzendu baititu. Bere konpainian joango gara Lasarte-Oriara, hain zuzen, berak gidatutako bertso saio literariora.

Etxauziari bertsotan igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/02/15Azken urteotan ospe handia hartu du Baigorriko Etxauzia gazteluak: inguruko herritar eta eragileek kanpaina erraldoi bat abiatu zuten gaztelua erosi eta eskualdeari eragiteko proiektu bat abian jartzeko. Antton Curutcharry baigorriarra gonbidatu dugu aste honetako programara, gazteluaz aritzeko. Eta bertsoak ere ekarriko ditugu Baigorritik, han aritu baitziren Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Jone Uria afalostean. Otordu bueltako bertsoak ekarriko ditugu Errigoititik ere, Xabi Paya eta Onintza Enbeitaren ahotsetan.

Samara Velterekin Zarautz ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran
2018/02/08Berria egunkariko kazetaria da Samara Velte. Nazioarteko sailean zebilela Katalunia, Eskozia, Kurdistan eta Kolonbiaren berri eman zuen, besteak beste. Gizarte gaietan dabil gaur egun. Kazetaritzaren nondik norakoak azaltzeaz gain bertsolaritzarekin izan duen harremanaren inguruan ere ariko gara berarekin. Eta, noski, bertsoak beteko du programako zatirik handiena: Zarauzko, Tolosako eta Legutioko bertsoaldi onenak eskainiko ditugu.

Mungian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera
2018/02/01Ziklo berrian murgildu zen larunbatean Bertso Eguna: ibiltari bihurtu da herriz herri ibiltzeko bokazioz. Mungian izan zuen lehenengo geltokia, eta bertan izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak. Hiru bertso-bazkariek eta jaialdiak emandako bertso onenak eskainiko ditugu igandean, eta Jone Larrinagak eta Ibon Larrazabal "Larra"k herriko bertso-eskolaren nondik norakoak azalduko dizkigute.

Juantxo Arakamarekin Tolosara joango da Hitzetik Hortzera
2018/01/25Glaukoma musika-taldeko abeslaria eta letra askoren egilea da Juantxo Arakama. Musikaz, letragintzaz eta Tolosaz ariko gara berarekin hizketan. Izan ere, aste honetan bertso-saio berezi batek beteko baitu programako tarterik zabalena: Atariaren alde Tolosako Leidor antzokian egin zen saioak. Getariako bertsoaldiak ere entzungai izango ditugu gainera.

Ximun Fuchs izango da Hitzetik Hortzeran
2018/01/18Antzerki-lan ezagun ugaritan parte hartzeaz gain, "Non" filmaren egilea ere bada. Berarekin egindako elkarrizketaz gain Baiona, Amurrio, Elgoibar eta Getariako bertsoaldiak ere eskainiko ditu aste honetako programak. Horrez gain, Getariako bertsoaldi bat aitzakiatzat hartuta, Maialen Lujanbiok Reala-Bartzelona futbol partiduan egindako ohorezko sakea ere gogora ekarriko dugu.

Maider Mendizabal izango dugu igandeko Hitzetik Hortzeran
2018/01/11Datorren igandean Maider Mendizabal anoetarra izango dugu Hitzetik Hortzeran. Pala-jokalaria da bera eta azkenaldian eskuz jokatzen ere ikusi dugu pilotalekuan. Horrekin batera, Elgoibar, Aretxabaleta, Hernani eta Amurrioko jaialdietako bertsoak ekarriko ditugu. Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en.

Edurne Azkarate izango da gonbidatu Hitzetik Hortzeran
2018/01/02Txapelketa Nagusia atzean utzi eta urtarrilaren 7an itzuliko da Hitzetik Hortzera ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da geratuko eta plazaz plazako lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko dugu, igandero-igandero apirilera arte.

Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran
2017/12/21Igandean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BECen. Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela Aitor Mendiluzerekin buruz burukoa jokatuta. Finaleko bertso onenekin batera, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzeri egindako elkarrizketak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etan, ETB1en.

Txapelketa Nagusiko finalistak, Hitzetik Hortzeran
2017/12/07Amaitu da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen fasea eta badakigu zein zortzi bertsolari igoko diren BECeko oholtzara. Finalerako astebete falta denean beraiekin egon da Hitzetik Hortzera, eta euren iritzi eta sentipenak jaso ditu. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan, ETB1en.

Iruñeko bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/30Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa Iruñean. Saioko bertsoaldien hautaketa eskainiko da igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/23Igande arratsaldeko plana osatzeko, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa eskainiko da zuzenean ETB4n Donibane Lohizunetik.

Durangoko bertsoak eskainiko dira igandean Hitzetik Hortzeran
2017/11/16Gainera, bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du zaleak hura amaitzean, ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango baita Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoa.

Maule-Lextarreko bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/10Gainera, Hitzetik Hortzeraren ondotik, ETB4ra salto egiten duen zaleak bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du, Durangoko saioa eskainiko baita zuzenean.

Irungo bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/02Gainera, zuzenean eskainiko da Maule-Lextarreko saioa ETB4n, Aitzol Barandiaranen eta Uxue Alberdiren eskutik.

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan
2017/10/27Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak zuzenean eskainiko dira ETB4n eta bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran ETB1en. Horrez gain, astelehenean estreinatuko den “Aulki-jokoa” saio berriak Txapelketa Nagusia izango du ardatz.

Zumaia eta Tolosako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran
2017/10/12Aurrera doa Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Hitzetik Hortzera aukera paregabea da horren jarraipena egiteko. Pasa den igandean Zumaian jokatu zen eta datorren larunbatean Tolosan jokatuko den final laurdenetako bertsoaldi onenak eskainiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Zallako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran
2017/10/05Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Zallan jokatuko da hirugarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean 15:00etan ETB1en.

Segurako bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran
2017/09/28Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Seguran jokatuko da bigarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean, 15:00etan, ETB1en.

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera
2017/09/22ETB1en eskaintzen den telebista programak ordutegiari eutsiko dio: igandean izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera.

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko
2017/04/20Igande honetan denboraldiko azken Hitzetik Hortzera saioa izango da ikusgai ETB1en. Aurten mende erdi beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik eta txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa eginez, udazkenean iritsiko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko da telebista programa.

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran
2017/04/122016ko udaberrian, 75 urte bete zituenean, iragarri zuen Xabier Amurizak bertso plazetako ibilbidetik erretiratzera zihoala. Andoni Egaña gidari hartuta bere bizitzaren errepasoa egingo du igandeko programa bereziak: Etxanoko haurtzaroa, seminarioko garaiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak, plazetako bidea, erretiroa... Eta, noski, bere bertso onenak ere ekarriko dira gogora.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran
2017/04/06Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta bertsolariek osatutako zortzikotea ariko da kantuan larunbatean Anaitasunan. Finaleko aleak izango dira ikusgai eta entzungai ETB1en, igandean.

Arabako finala eta Nafarroako finalaurrekoak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak
2017/03/30Ohi baino programa luzeagoa izango da. Larunbatean Principal Antzokian entzundako bertso onenak eskaintzeaz gain, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoei errepasoa egingo die programak eta zortzi finalistak elkarrizketatuko ditu: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.

Arabako finalera begira jarriko da Hitzetik Hortzera
2017/03/24Sei finalistekin egon da telebista saioa eta finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertsoaldi onenak bilduko ditu.