Oier Lakuntza bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2021/01/07
Oier Lakuntza bertsolari eta kimikari nafarra izango da aste honetako programan. Wolfram sindromea diagnostikatu zioten Oierri oso gaztetan, eta horrek ikusmenean, entzumenean eta beste hainbat gaitasunetan eragiten dio. Oholtza gaineko esperientzia nola bizi duen ezagutuko dugu. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Oier Lakuntzarentzat gizarteari ikuspegi ezberdinetatik begiratzeko tresna da bertsolaritza eta horrexegatik gazte gaztetatik egin izan dio leku bat bere bizitzan. 2012an kimikan doktoratu zen eta azken urteotan, gasteiztarrekin aritzen da bertsotan, bertako Arabako Parke Teknologikoan baitu lantokia.

Lan eta konstantzia handia dago bere bizitzan, Wolfrang sindromeak zeharkatzen duen ibilbidean. Besteak beste, aniztasun funtzionala duen jendearentzat bertsolaritza nolako esparrua den ezagutuko dugu Oierrekin; bertsolaritzarekiko harreman horretan aurkitzen diren muga eta erraztasunak. Eta noski, bertsolari iruñearraren bertsoaldi batzuk ere gogora ekarriko ditu Hitzetik Hortzera telebista saioak.

Laudiotik Markina-Xemeinera

Agurtu berri dugun urteko abendu hasierako saio pare bat ere gogoratuko dira aste honetan. Euskaraldiaren egitarauaren baitan Ludion egindakoa eta Markina-Xemeingo Kontzesioetako jaialdia.

Bestalde, Maite Roman Mungiko bertsozalearekin batzeko aukera izango du Hitzetik Hortzerak. 2019ko ekainean Lekeitioko saioko bertsoaldi bat ekarriko du bertsoaldi kutunaren atalera, kantuan Jon Maia, Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio.

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.