Hitzetik Hortzera Xilabako finalean
Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai-Alai pilotalekuan. Bertan ariko dira kantuan Aitor Servier Etxexuri, Elixabet Etxandi Goihenetxe, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Miren Artetxe Sarasola, Aritz Bidegain Aire eta Amaia Castorene Luro gai-emaileen gaiei erantzunez.
Finala zuzenean ikusteko aukera izango da 16:45etik aurrera ETB4n eta www.eitb.eus atarian; ETB1en, berriz, buruz burukoa eskainiko da. Zuzenekoaren kontakizun lanetan Ilaski Serrano aurkezlea egongo da Aimar Karrika bertsolaria alboan duela, bere ikuspuntua eman eta saioaren analisia eginez.
Igandean, txapeldunarekin elkarrizketa
Finalaren biharamunean, otsailaren 1ean, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan, ETB1en. Jai-Alaiko bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da programan.