Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Hitzetik Hortzera bertsoak epaitzen

Hitzetik Hortzera bertsoak epaitzen

2023/11/09

Eneko Bidegain bertso epaile baionarra izango du gonbidatu aste honetako Hitzetik Hortzerak. Tolosako jaialdiko eta Nafarroako Bertsolari Txapelketako Altsasuko finalaurreko bertsoaldiek osatuko dute programa larunbatean, 21:00etan, ETB1n.

Hitzetik Hortzera bertsoak epaitzen - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera kolosala izango da

Hitzetik Hortzera kolosala izango da

2023/11/02

Jokin Pinatxo musikaria izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako protagonista. Errenteriako eta Lekunberriko jaialdiek osatuko dute larunbatean, 21:00etan, ETB1n emango den programa.

Hitzetik Hortzera kolosala izango da - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera Señora Bertso Eskolan

Hitzetik Hortzera Señora Bertso Eskolan

2023/10/26

Bilboko Biran izango da aste honetan Hitzetik Hortzera Señora Bertso Eskola ezagutzeko. Horrez gain, Lekunberriko eta Odietako bertsoaldiak izango dira, larunbatean 21:00etatik aurrera, ETB1en.

Hitzetik Hortzera Señora Bertso Eskolan - Gehiago irakurri

"eMCumeak" Hitzetik Hortzeran

"eMCumeak" Hitzetik Hortzeran

2023/10/19

Itxaso Paya sortzaile algortarra elkarrizketatuko da aste honetako Hitzetik Hortzeran. Horrez gain, Odietako bertso musikatuak eta Iurretako eta Lazkaoko jaialdiak izango dira larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

"eMCumeak" Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Hitanoa bertsotan

Hitzetik Hortzera: Hitanoa bertsotan

2023/10/11

Beñat Muguruza ikertzailea elkarrizketatuko du Mirarik. Muguruzak hitanoaren erabilera aztertu zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Bestalde, Iurretako eta Lazkaoko jaialdiek osatuko dute programa. Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera: Hitanoa bertsotan - Gehiago irakurri

ÑO! Hitzetik Hortzera

ÑO! Hitzetik Hortzera

2023/10/04

Eli Pagola, Miren Artetxe eta Maitane Gartziandia arituko dira solasean ÑO! komikiari buruz. Bilboko, Iruñeko, Lezoko eta Oñatiko bertsoaldiak izango ditugu larunbat gauean, 21:00etan, ETB1en.

ÑO! Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Sareko bertso plaza Hitzetik Hortzeran

Sareko bertso plaza Hitzetik Hortzeran

2023/09/28

Bertsoa.eus ataria ezagutuko dugu aste honetan Jexux Mari Irazurekin. Iruñeko, Lezoko eta Oñatiko jaialdietako bertsoaldiak eta Ainhoa Agirreazaldegiren bertso jarriak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak. Aste honetan, igandean eta 15:00etan, ETB1en.

Sareko bertso plaza Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Jagoba Arrasate Hitzetik Hortzeran

Jagoba Arrasate Hitzetik Hortzeran

2023/09/21

Taxoaren izango da aste honetan Hitzetik Hortzera, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearekin. Horrez gain, Eibarko Arrate auzoko eta Donostiako Euskal Jaietako bertso saioko bertsoaldiak izango dira larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Jagoba Arrasate Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Aurkezle mihiluzea Hitzetik Hortzeran

Aurkezle mihiluzea Hitzetik Hortzeran

2023/09/14

Ilaski Serrano ETBko aurkezle ezaguna izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua. Horrez gain, Plentzia eta Muetzeko jaialdietako bertsoaldiak izango dira ikusgai. Larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Aurkezle mihiluzea Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Irailaren 16an hasiko da Hitzetik Hortzera

Irailaren 16an hasiko da Hitzetik Hortzera

2023/09/07

34. denboraldia izango da aurtengoa eta Mirari Martiarena izango da aurkezle berria. Larunbatero 21:00etan bertsolaritzarekin zita ETB1en.

Irailaren 16an hasiko da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera:  Izena duena bada

Hitzetik Hortzera: Izena duena bada

2023/03/30

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzeran Paul Urkijo izango da protagonista. Eider Perezek Gasteizen elkarrizketatu du Irati film arrakastatsuaren zuzendaria. Bertsorik ere ez da faltako larunbat gauean, Biriatuko eta Zornotzako jaialdietako bertsoaldiak entzuteko parada izango baita.

Hitzetik Hortzera: Izena duena bada - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Kanpora sartzen

Hitzetik Hortzera: Kanpora sartzen

2023/03/23

Xabin Fernandez aktore eta gidoilari legorretarrarekin elkartuko dira aste honetan Hitzetik Hortzerako lagunak. `Kanpora sartzen´ antzerkia estreinatu berritan elkarrizketatu dute Xabin Fernandez. Horrez gain Mendaroko eta Legorretako jaialdietako bertsoak izango dira entzungai larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Hitzetik Hortzera: Kanpora sartzen - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Ama* Eme* Ume*

Hitzetik Hortzera: Ama* Eme* Ume*

2023/03/16

Amatasunari eta amatasunei buruz ariko dira aste honetako Hitzetik Hortzera programan. Estitxu Fernandez eta Erika Lagomak lesakarrek M Ama* Eme* Ume* liburua argitaratu zuten, amatasunari eta amatasunei buruzkoa. Larunbateko programan, liburuaren haurdunaldi, erditzeaz eta erditze ondorengoez arituko dira. Lesakarrei egindako elkarrizketaz gain, Usurbilgo eta Dimako bertso saioetako bertsoaldiak izango dira Hitzetik Hortzeran.

Hitzetik Hortzera: Ama* Eme* Ume* - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Palestina Bertsotan

Hitzetik Hortzera: Palestina Bertsotan

2023/03/09

`Palestinako Emakumeak Oroimenean´ izenburuko bertso saioa egin zen Elorrion UNRWA Euskadik antolatuta. Saio hori ardatz hartuta, Palestinako emakumeen errealitatera hurbilduko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Gonbidatu desberdinak izango dituzte bidelagun horretarako. Elorrioko bertsoaldiez gain, Senperen Herri Urratsek antolatutako bertsoaldiak ere izango dira aste honetako programan.

Hitzetik Hortzera: Palestina Bertsotan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Kimika zortziko txikian

Hitzetik Hortzera: Kimika zortziko txikian

2023/03/02

Leioako Arte Ederren Fakultatean izan da aste honetan Hitzetik hortzera. Artea, kimika eta bertsolaritza uztartuko dituzte Oskar Gonzalez kimikariarekin. Aiaraldea Ekintzen Faktorian ospatu da aurtengo «Bertsozientzia: Jakinduriek mundue erreko dau» izeneko saio berezia eta bertan parte hartu du Oskar Gonzalezek. Bertako bertsoaldiez gain, Etxarri-Aranatzen urtero egiten den jaialdiko bertsoaldiak ere osatuko dute larunbat gaueko Hitzetik Hortzerako esperimentua.

Hitzetik Hortzera: Kimika zortziko txikian - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera:  Gaiak eta osagaiak

Hitzetik Hortzera: Gaiak eta osagaiak

2023/02/23

Sukalde kontuetan murgilduko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Izan ere, Amaia Castorene gai-jartzailearen beste lanateako bat edo pasioetako bat ezaguruko dugu: sukaldaritza. Baigorriarrarentzat sukaldean aritzea espresio bide bat da eta pasioz bizi du eltze artean egiten duena. Bertsoei dagokienez berriz, Baionako Biltxokon egindako saioa eta Iruñeko Bertsoaroko lehen jaialdiak eskainiko dizkigu Hitzetik Hortzerak larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Hitzetik Hortzera: Gaiak eta osagaiak - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera Etxahun Lekuerekin

Hitzetik Hortzera Etxahun Lekuerekin

2023/02/16

Asteburu honetako Hitzetik Hortzerak Larrabetzun egingo du geldialdia, bertako bertsolari baten ibilbideari errepasoa egiteko. Etxahun Lekue Etxebarria izango da programako protagonista. Larrabetzuarrarekin hitz egiteaz gain, bere zenbait bertsoaldi ere ekarriko dituzte gogora larunbatean, 21:00etan ETBen.

Hitzetik Hortzera Etxahun Lekuerekin - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera eta Iruinkokoa

Hitzetik Hortzera eta Iruinkokoa

2023/02/09

Iruñeko libertimendua ezagutuko dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran: Iruinkokoa. Otsaileran 19an ospatuko da eta guztia prest dute iruindarrek. Ekimenaren eta egunaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Ihitz Iriart eta Aritz Ibañezekin. Horrez gain, Pasai Donibaneko eta Añorgako bertso saioetako bertsoaldiek osatuko dute programa.

Hitzetik Hortzera eta Iruinkokoa - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Irabazi eta galdu

Hitzetik Hortzera: Irabazi eta galdu

2023/01/26

Irabazi eta galtzearen artean dagoen bidearen artean ibiliko dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Jon Plazaola aktore eta umorista elkarrizketatuko dute “Irabazi” bere antzerki lana aitzaki hartuta. Horrez gain, Andoainen egindako Bertso Derbia eta Tolosaldeko Atariak urtero antolatzen duen saioko bertsoaldiak emango dituzte larunbat gauean ETB1en.

Hitzetik Hortzera: Irabazi eta galdu - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Gustuko lekuan, aldaparik ez!

Hitzetik Hortzera: Gustuko lekuan, aldaparik ez!

2023/01/19

Josune Arakistain musikaria izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako bidelaguna, lasturtarra Itziarko parajeetan elkarrizketatu dute. Horrez gain Ondarruko Errege eguneko eta Getariko San Anton festetako saioko bertsoaldiak izango dira larunbatean 21:00etatik aurrera ETB1-en.

Hitzetik Hortzera: Gustuko lekuan, aldaparik ez! - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera,  Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Hitzetik Hortzera, Aiaraldea Ekintzen Faktorian

2023/01/12

Txapelketa Nagusiaren eta Gabonen ondoren ordutegi berriarekin bueltan da Hitzetik Hortzera. Larunbat gaueko 21:00etatik aurrera izango da ETB1en. 2023ko lehen saioan Orioko festetako bertso Saioa eta Amurrion urtero egiten den finalisten saioko bertsoaldiak izango dira. Horrez gain, Aiaraldeko Ekintzen Faktoria ezagutuko dugu.

Hitzetik Hortzera, Aiaraldea Ekintzen Faktorian - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera finalaren biharamunean

Hitzetik Hortzera finalaren biharamunean

2022/12/22

Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitu berritan, Maialen Lujanbio txapeldunarekin elkartu da Eider. Hitzetik Hortzera berezia: ostegunean, 22:30ean, ETB1en.

Hitzetik Hortzera finalaren biharamunean - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera finalaren atarian

Hitzetik Hortzera finalaren atarian

2022/12/16

Igande honetan jokatuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Finalaren atarian bertsolariek duten gorputzaldia ezagutuko dugu; izan ere, larunbatean izango da aste honetako Hitzetik Hortzera: 21:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera finalaren atarian - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera eta txapelketako txapela

Hitzetik Hortzera eta txapelketako txapela

2022/12/08

Iñaki Murua bertsolariak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izandakoak jantziko dio txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Berarekin egin du hitzordua Eiderrek, eta ikusgai izango da solasaldia igandean, 15:00etan, ETB1en; Hitzetik Hortzeran.

Hitzetik Hortzera eta txapelketako txapela - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera triatloian

Hitzetik Hortzera triatloian

2022/12/01

Bilbon izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa, eta han izango da Hitzetik Hortzera; bertakoa den Helene Alberdi kirolariarekin egin du hitzordua programak aurretik. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera triatloian - Gehiago irakurri

"Hala ere", Hitzetik Hortzera

"Hala ere", Hitzetik Hortzera

2022/11/24

Bertso doinuek ez ezik, labetik atera berri den Willis Drummond taldearen "Hala ere" diskoko erritmoek jantziko dute saioa. Jurgi Ekiza taldeko abeslariarekin izango da Hitzetik Hortzera Baionan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

"Hala ere", Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera Yogurinha Borovaren oholtzan

Hitzetik Hortzera Yogurinha Borovaren oholtzan

2022/11/17

Larunbatean Amurrion jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa, eta han izango da Hitzetik Hortzera. Amurriora heldu aurretik, ordea, Laudion egingo du geldialdia programak Yogurinha Borovarekin hitz egiteko. Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera Yogurinha Borovaren oholtzan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera txapelketa barruko hotsetan

Hitzetik Hortzera txapelketa barruko hotsetan

2022/11/10

Larunbatean Durangon jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa; lehen itzuliko azkena. Saio horretako bertsoaldiak eskainiko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak, eta Leire Bilbao izango du bidelagun Eider Perezek. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera txapelketa barruko hotsetan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera mugan

Hitzetik Hortzera mugan

2022/11/03

Larunbatean Irunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Hitzorduarekin bat eginez, Gari Garaialde argazkilari eta Irungo Harrera Sareko kidea izango da programan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera mugan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera ilustratuz

Hitzetik Hortzera ilustratuz

2022/10/27

Baigorrin izango da programa asteburu honetan Dom Campistron ilustratzailea elkarrizketatzen; eta ondoren, Donibane Garaziko saioan. Han izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Ez galdu Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera ilustratuz - Gehiago irakurri