Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran

2013/04/24

Plazatik Gaztetxera eguna ospatu dute Mutrikun; mendelaurdeneko ospakizunetan dira Gasteizen. Ostiral iluntzean eskainiko da ETB-1en. Datorren asteotan ez da igande bazkalostean HHrik izango txirrindularitza emango baitute. Eitb nahieran ere ikusgai duzue.

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera, Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin, Dokan

Hitzetik Hortzera, Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin, Dokan

2013/04/18

Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi ere bai, bertso bazkaritan, Urretxun. Igande bazkalostean etb1n. Eta eitb nahieranen. Saskibaloia dela eta ostiral iluntzean ez da izango paserik.

Hitzetik Hortzera, Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin, Dokan - Gehiago irakurri

Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran

Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran

2013/04/11

Bertsolari gazteentzako daudenik-eta sariketarik garrantzitsuenetakoak dira Gabiriako Osinalde eta Añorgako Orixe. Bertso munduko udaberriko klasikoak. Bietako finaletan jasotako on aurkiak erakutsiko dituzte asteon Hitzetik Hortzeran.

Orixe eta Osinalde sariketak Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran

2013/04/04

1985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa txapelketa nagusian. 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final; lau txapel, eta dozenaka bertsoaldi antologiko. Aurten txapelketa urtea da eta finaleko eguna berezia izango da Andoni Egaña oholtzara kantura igoko ez delako, 1982koaz geroztik lehendabizikoz.

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Arabako Errioxako bertso-eskola eta Printzipaleko finala Hitzetik Hortzeran

Arabako Errioxako bertso-eskola eta Printzipaleko finala Hitzetik Hortzeran

2013/03/21

Oihane Pereak hirugarrenez irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Gaztea da Arabako bertsolaritza, eta hazten ari da. Horren erakusgarri aste honetako Hitzetik Hortzera. Gasteizko Printzipal antzokian jokatu den finaleko bertsoaldirik onenak emango dituzte. Kantuan izan dira Perearekin: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza.

Arabako Errioxako bertso-eskola eta Printzipaleko finala Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri