Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea aste honetako Hitzetik Hortzeran

2013/04/04
1985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa txapelketa nagusian. 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final; lau txapel, eta dozenaka bertsoaldi antologiko. Aurten txapelketa urtea da eta finaleko eguna berezia izango da Andoni Egaña oholtzara kantura igoko ez delako, 1982koaz geroztik lehendabizikoz.

Jon Artanok elkarrizketa mamitsua egin dio txapelketako ibilbidea errepasatuz. Oroitzapenak, gogoetak, pasadizoak… denetik eman dizkio Zarauzko bertsolariak. 1986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005 eta 2009ko finaletan Andoni Egañak egindako lanik onenak aukeratu ditu lantaldeak: Anjel Mari Peñagarikanorekin egindako amonaren poltsa beroaren ofiziokoarekin hasi eta BECen behien aulkiak aipatzetik, behian aulkiak jartzera hartaraino.

HITZETIK HORTZERA: ostiralean iluntzean eta igande bazkalostean ETB-1en. Eta eitb nahieran.

Egaña eta Artano Zarauzko hondartzan