<!DOCTYPE html> Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran — Bertsozale Elkartea

Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako saioak asteon Hitzetik Hortzeran

2013/04/24
Plazatik Gaztetxera eguna ospatu dute Mutrikun; mendelaurdeneko ospakizunetan dira Gasteizen. Ostiral iluntzean eskainiko da ETB-1en. Datorren asteotan ez da igande bazkalostean HHrik izango txirrindularitza emango baitute. Eitb nahieran ere ikusgai duzue.

Plazatik Gaztetxera txapelketako hamabigarren edizioa hasi aurretik festa eginaz ospatu dute orain arteko ibilbidea Mutrikun. Egun osoko egitaraua bertso saioak borobildu du. Kantuan orain arte, urtez urte, txapelketa irabazi duten bertsolariak: Iñigo Eizagirre,
 Iñaki Apalategi,
 Oihana Bartra,
 Xabi Astigarraga,
 Gorka Ostolaza Potxis,  Agin Rezola, 
Jokin Labayen,
 Unai Gaztelumendi,
 Ander Lizarralde,
 Ane Labaka,
 eta Xabat Galletebeitia-Nerea Ibarzabal bikotea, iazko garaileak. Asanblada eta bertso eskolakoek ariketa xelebreak prestatu zituzten eta Eneko Arratek maisuki jardun zen aurkezle lanetan. Bertsolariak ere jolasti aritu ziren eta publikoa bero. Mundiala atera zen saioa.

2002an Plazatik Gaztetxera martxan jarri zuen Mutrikuko bertso eskolako kideekin ere egon da Jon Artano. Ekimena martxan jartzeko izan zituzten arrazoiez, orduko oroitzapenez eta gaur egun bertsolaritzarekin duten harremanaz jardun dira.

Gasteizko gaztetxea 1988-2013.

Apezkikuaren lorezainarena izandako eraikina hutsik zegoen 1988an, txori-etxe. Gazte talde batek bertan gaztetxea sortzea erabaki zuen arte. Mende laurden darama Gasteizko alde zaharrean gazte-indarra eta bizi-grina jariatzen ordutik. Ospakizunetan dabiltza egunotan eta Hitzetik Hotzerak bertso saioa grabatu du. Josu Goikoetxeak proposatutako gaiei kantatu zieten: Iñaki Viñasprek, Jone Uriak, Jon Maiak, Unai Iturriagak eta Maialen Lujanbiok.

 

Mutrikun Plazatik Gaztetxera egunean hartutako argazkia