Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020/12/31

Ez da agian gogoratzeko moduko urtea izan, baina utzi du bertsoaldi gogoangarririk. Horiek ekarriko ditugu asteburu honetako programara.

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Kopla Barik zirkuituak emandakoa,  Hitzetik Hortzeran

Kopla Barik zirkuituak emandakoa, Hitzetik Hortzeran

2020/12/24

Lau bertso saio berezi antolatu dira Bizkaian udazkenean, eta azkenengoan izan da Hitzetik Hortzera, Bizkaiko bertsolari txapeldunen saioan. Larunbatean eta igandean, ETB1en.

Kopla Barik zirkuituak emandakoa, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran

2020/12/17

Aste honetako programan askotan aipatzen ez den bertsolaritzaren alderdi bati begiratuko diogu: lan-arloari. Zer da plazatik bizitzea? Zein bizi baldintza izan ditzake bertsolari autonomo batek? Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin elkartu gara, plazatik bizitzeak zer esan nahi duen hobeto jakiteko. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/12/10

40 urte inguru igaro dira albizturtarra bertso-plazetan hasi zenetik, eta amaigabea da ordutik agendan apuntatutako saioen zerrenda. Denborak emandakoari eta eramandakoari buruz aritu gara Anjel Mari Peñagarikanorekin. Haren bertsoaldi batzuk ere gogora ekarriko ditugu aste honetako programan: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Zapia, entzulearen miresmenaren ikur gisa

Zapia, entzulearen miresmenaren ikur gisa

2020/12/03

Txapelketaz betetako gure historian, Zaldibiak garaipenaren sinbolo berri bat ekarri du bertsolaritzara: zapia. Duela 4 urte antolatu zuten lehenengo Zapi Janztea, eta dagoeneko finkatu da bertsozaleen artean. Haren inguruan gehiago jakingo dugu asteburu honetako Hitzetik Hortzeran: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Zapia, entzulearen miresmenaren ikur gisa - Gehiago irakurri

Bertsoaroaren 30.urteurrena, Hitzetik Hortzeran

Bertsoaroaren 30.urteurrena, Hitzetik Hortzeran

2020/11/26

Iruñea bertsoz, musikaz eta hitzaldiz bete du 30 aldiz Bertsoaroak, eta egindako ibilbideari begira jarriko gara. Larunbatean eta igandean, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Bertsoaroaren 30.urteurrena, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020/11/19

Seigarren edizioa zuen aurtengo banakako XILABAk, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertsolari txapelketak. Tamalez, pandemiak ez dio utzi asteburu honetan izan behar zuen finaleraino iristen. Orain arteko XILABAko finaletan izandako zenbait bertsoaldi eta berezitasun eskainiko dizkizuegu asteburu honetako Hitzetik Hortzeran. Oroitzea ere gauza ederra baita!

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Itxaro Bordarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Itxaro Bordarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/11/12

Idazleak harreman estua du bertsoarekin. Hainbat bertso sorta, kopla eta olerki argitaratu izan ditu, eta plazan ere kantatu izan du, nahiz eta bere alderdi hori ez den hain ezaguna. Berarekin izandako solasaldia eta plazak emandako onena eskainiko dizkizuegu asteburuan, ETB1en: larunbatean 21:00etan, eta igandean, 15:00etan.

Itxaro Bordarekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertso jarriak protagonista, Hitzetik Hortzeran

Bertso jarriak protagonista, Hitzetik Hortzeran

2020/11/05

Historiako gertakari asko bertsopaperei esker egin dira ezagun; baina zenbat dakigu bertsopaperen inguruan, eta zein funtzio betetzen dute gaur egun? Unai Agirreri galdetuko diogu horri buruz, eta Eñaut bere anaiarekin batera sortutako emanaldiaren inguruan ere arituko gara. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en; eta igandean bigarren aukera, 15:00etatik aurrera.

Bertso jarriak protagonista, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea,  Hitzetik Hortzeran

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran

2020/10/22

Europan eta mundu mailan aritzen den organo-jotzailea da Ospital. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldia eskaini zuen Irunen, eta hitzordua baliatu dugu bera ezagutzeko. Eta bertsoak ere izango dira, noski. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Joan-etorriko bidezidorrak, Hitzetik Hortzeran

Joan-etorriko bidezidorrak, Hitzetik Hortzeran

2020/10/15

Denboraldi baterako aldendu ostean, plazan berragertzea erabaki duten bi bertsolarirekin elkartuko gara Lesakan: Erika Lagomarekin eta Xabier Silveirarekin. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Joan-etorriko bidezidorrak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Ingalaterratik bertsotan, Hitzetik Hortzeran

Ingalaterratik bertsotan, Hitzetik Hortzeran

2020/10/08

Pantaila bidezko bertso-eskola da ikusiko duguna: Aissa Intxaustik Lekeitiotik botatako bertsoei Dylan Inglisek erantzungo die Ingalaterratik. Eta ezohiko bertso-eskola honetaz gain, plazakoa ere erakutsiko dizuegu, noski. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Ingalaterratik bertsotan, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Rosi Lazkanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Rosi Lazkanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/10/01

50 urterekin hasi zen Lazkano Orioko bertso-eskolan, baina ume-umetatik bizi izan da bertsoari eskutik helduta. Gozamena da berarentzat bertsolaritza, eta gozamena izango da aste honetako programa ere: Rosi Lazkanoren bizitza eta bere bertsoak, larunbatean, 21:00etatik aurrera, Hitzetik Hortzeran.

Rosi Lazkanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Arrain saltzaileen ahozko tradizioa, Hitzetik Hortzeran

Arrain saltzaileen ahozko tradizioa, Hitzetik Hortzeran

2020/09/24

Bazenekien arrain saltzaileen inprobisazio lehiaketak antolatu zituztela duela 90 urte Donostian eta Bilbon? Aztarna horri jarraika joango gara Bilbotik Santurtzira, eta hango azken sardina saltzailea ezagutuko dugu, Begoña Martinez Agirre, Xabi Payaren eta Carlos Glariaren azalpenez lagunduta. Aste honetan igandean izango da Hitzetik Hortzera: 15:00etan, ETB1en.

Arrain saltzaileen ahozko tradizioa, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Joxe Mari Iparragirre gogoan, Hitzetik Hortzeran

Joxe Mari Iparragirre gogoan, Hitzetik Hortzeran

2020/09/17

200 urte igaro dira Joxe Mari Iparragirreren jaiotzatik. Poeta, bertsolaria, musikaria, erbesteratua, bohemioa... dagoeneko mito bilakatu den gizon honen bizitzaz arituko gara bere bi estatua famatuenen aldamenean: Urretxun, Maialen Akizurekin; eta Onintza Enbeitarekin, Gernikan. Larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Joxe Mari Iparragirre gogoan, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Plaza berri baten bueltan, Hitzetik Hortzera

Plaza berri baten bueltan, Hitzetik Hortzera

2020/09/10

Denboraldi berriaren hasiera plazarentzako garai arraroan dator. COVID-19ak bertsolaritza ere gogor astindu du; horregatik, orain arte bizitakoak eta bizitakoari buruzko bertsolarien hausnarketak ekarriko ditugu lehenengo saiora. Badator Hitzetik Hortzera: orain, larunbatetan, 21:00etan.

Plaza berri baten bueltan, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera, ordutegi berrian

Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera, ordutegi berrian

2020/09/03

Denboraldi hasieran behinik behin, larunbatetan eskainiko da bertsolaritza programa, 21:00etatik aurrera.

Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera, ordutegi berrian - Gehiago irakurri

Amets Arzallusek Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, igandean

Amets Arzallusek Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, igandean

2020/06/18

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren ondotik osatutako Hitzetik Hortzera berezia eskainiko dugu asteburu honetan, ETB1en.

Amets Arzallusek Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, igandean - Gehiago irakurri

Xabier Amurizaren ibilbidea, igandean

Xabier Amurizaren ibilbidea, igandean

2020/06/12

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatu zuenekoa berreskuratuko dugu asteburu honetan: Etxanon egindako haurtzaroa, seminarioko garaiak, plazetako bidea… hamaika kontu izan zituzten hizpide Hortzera berezi honetan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Xabier Amurizaren ibilbidea, igandean - Gehiago irakurri

Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean

Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean

2020/06/04

Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Urte hasieran eskainitako Hitzetik Hortzeran eskola gehiago ezagutzeko aukera izan genuen; igandean berreskuratuko dugu saio hori, 15:00etan, ETB1en.

Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean - Gehiago irakurri

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean

2020/05/29

1985etik 2009ra ibilbide oparoa egin zuen txapelketan zarauztarrak. Bide horren inguruan 2013an eskainitako programa berezia berreskuratuko dugu asteburu honetan.

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean - Gehiago irakurri

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean

2020/05/21

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira egin genuen 2018ko udazkenean, eta bira hura ixteko Donostiako Antzoki Zaharrean egindako emanaldia izango da ikusgai igandean, 15:00etan, ETB1en.

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean - Gehiago irakurri

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, igandean, ETB1en

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, igandean, ETB1en

2020/05/14

Amaitu berri den Hitzetik Hortzerako denboraldian egin genuen hernaniarraren inguruko saioa berreskuratuko dugu. Ohi bezala, 15:00etan, Euskal Telebistako lehenean.

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, igandean, ETB1en - Gehiago irakurri

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian

2020/05/07

Konfinamendu garaiko bat-bateko bertsoak ekarriko ditu igande honetako saioak, Bertsozale Elkarteak Internetez saioak egiteko martxan jarri dituen "Plaza" eta "Bidaiak" ekimenak medio. Elkarren arteko distantzia zainduta, bertsolariak berriz oholtza berean ikusiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian - Gehiago irakurri

Txapelketaz txapelketa, igandean

Txapelketaz txapelketa, igandean

2020/04/30

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik hasi eta 2013kora arte egingo dugu ordubetean. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Txapelketaz txapelketa, igandean - Gehiago irakurri

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan

2020/04/23

Ordubeteko saio berezia ondu dugu, Hitzetik Hortzerako denboraldian atalka landutakoa programa bakarrera ekarrita. Erreferentzia historikoak eta bertso bilduma jasotzen ditu programa berezi honek. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan - Gehiago irakurri

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean

2020/04/16

Txapelketa hartako bertsoak eta finalisten eta beste hainbat protagonistaren iritziak gogoratuko ditugu. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean - Gehiago irakurri

Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan

Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan

2020/04/07

Bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmina pizten duten edukiak eskainiko dira datozen asteetan, Hitzetik Hortzerak utzitako hitzorduan.

Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan - Gehiago irakurri

Igor Elortzaren ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

Igor Elortzaren ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

2020/04/02

Denboraldiko azken programan, Igor Elortza bertsolariaren ibilbidea errepasatuko dugu. Durangarrak xehe-xehe kontatu dizkigu bere hastapenak, plazako irakaspenak, txapelketako une gogoangarriak… Makina bat plazatan aritu da eta bertsoaldi esanguratsuen bilduma eskainiko dizuegu. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Igor Elortzaren ibilbidea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/03/26

Bere etxera gonbidatu gaitu Inaxi Etxabe bertsolariak. Duela 87 urte sortu zen Oikiako baserri batean, eta bere ibilbidean hainbat eta hainbat bertso kantatu eta idatzi izan ditu; baita sariketak irabazi ere. Bestalde, COVID-19ak bertso plaza geldiarazi duenez, urteko bertsoaldien bilduma eskainiko dizuegu, bertso berriagoen faltan. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri