Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan

2020/04/07
Bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmina pizten duten edukiak eskainiko dira datozen asteetan, Hitzetik Hortzerak utzitako hitzorduan.

Pasa berri den igandean amaitu zen Hitzetik Hortzera bertsolaritza programako denboraldia. Datozen lau igandeetan, ordea, Euskal Telebistako plazan kantuan jarraituko du bertsoak ordutegi berari eutsiz, 15:00ak. Datorren igandean, apirilaren 12an, 2017ko Txapelketa Nagusiko laburpena eskainiko da ETB1en.

Hurrengo hiru asteetan ere, bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmin handia pizten duten edukiak eskainiko dira. Astero-astero joango gara horiek iragartzen.

COVID-19ak eragindako larrialdi egoera honetan, Euskal Telebistak eta Bertsozale Elkarteak telebistako bertso plazari eusteko proposamena ondu dugu, etxean dauden bertsozaleei igandero bertso gozagarria eskaintze aldera.

Hurrengo lau igandeetan, beraz, eutsi ETB1eko bertso hitzorduari!

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 / XDZ - Gaizka Peñafiel