Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Hitzetik Hortzera: Irabazi eta galdu

Hitzetik Hortzera: Irabazi eta galdu

2023/01/26

Irabazi eta galtzearen artean dagoen bidearen artean ibiliko dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Jon Plazaola aktore eta umorista elkarrizketatuko dute “Irabazi” bere antzerki lana aitzaki hartuta. Horrez gain, Andoainen egindako Bertso Derbia eta Tolosaldeko Atariak urtero antolatzen duen saioko bertsoaldiak emango dituzte larunbat gauean ETB1en.

Hitzetik Hortzera: Irabazi eta galdu - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera: Gustuko lekuan, aldaparik ez!

Hitzetik Hortzera: Gustuko lekuan, aldaparik ez!

2023/01/19

Josune Arakistain musikaria izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako bidelaguna, lasturtarra Itziarko parajeetan elkarrizketatu dute. Horrez gain Ondarruko Errege eguneko eta Getariko San Anton festetako saioko bertsoaldiak izango dira larunbatean 21:00etatik aurrera ETB1-en.

Hitzetik Hortzera: Gustuko lekuan, aldaparik ez! - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera,  Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Hitzetik Hortzera, Aiaraldea Ekintzen Faktorian

2023/01/12

Txapelketa Nagusiaren eta Gabonen ondoren ordutegi berriarekin bueltan da Hitzetik Hortzera. Larunbat gaueko 21:00etatik aurrera izango da ETB1en. 2023ko lehen saioan Orioko festetako bertso Saioa eta Amurrion urtero egiten den finalisten saioko bertsoaldiak izango dira. Horrez gain, Aiaraldeko Ekintzen Faktoria ezagutuko dugu.

Hitzetik Hortzera, Aiaraldea Ekintzen Faktorian - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera finalaren biharamunean

Hitzetik Hortzera finalaren biharamunean

2022/12/22

Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitu berritan, Maialen Lujanbio txapeldunarekin elkartu da Eider. Hitzetik Hortzera berezia: ostegunean, 22:30ean, ETB1en.

Hitzetik Hortzera finalaren biharamunean - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera finalaren atarian

Hitzetik Hortzera finalaren atarian

2022/12/16

Igande honetan jokatuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Finalaren atarian bertsolariek duten gorputzaldia ezagutuko dugu; izan ere, larunbatean izango da aste honetako Hitzetik Hortzera: 21:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera finalaren atarian - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera eta txapelketako txapela

Hitzetik Hortzera eta txapelketako txapela

2022/12/08

Iñaki Murua bertsolariak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izandakoak jantziko dio txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Berarekin egin du hitzordua Eiderrek, eta ikusgai izango da solasaldia igandean, 15:00etan, ETB1en; Hitzetik Hortzeran.

Hitzetik Hortzera eta txapelketako txapela - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera triatloian

Hitzetik Hortzera triatloian

2022/12/01

Bilbon izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa, eta han izango da Hitzetik Hortzera; bertakoa den Helene Alberdi kirolariarekin egin du hitzordua programak aurretik. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera triatloian - Gehiago irakurri

"Hala ere", Hitzetik Hortzera

"Hala ere", Hitzetik Hortzera

2022/11/24

Bertso doinuek ez ezik, labetik atera berri den Willis Drummond taldearen "Hala ere" diskoko erritmoek jantziko dute saioa. Jurgi Ekiza taldeko abeslariarekin izango da Hitzetik Hortzera Baionan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

"Hala ere", Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera Yogurinha Borovaren oholtzan

Hitzetik Hortzera Yogurinha Borovaren oholtzan

2022/11/17

Larunbatean Amurrion jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa, eta han izango da Hitzetik Hortzera. Amurriora heldu aurretik, ordea, Laudion egingo du geldialdia programak Yogurinha Borovarekin hitz egiteko. Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera Yogurinha Borovaren oholtzan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera txapelketa barruko hotsetan

Hitzetik Hortzera txapelketa barruko hotsetan

2022/11/10

Larunbatean Durangon jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa; lehen itzuliko azkena. Saio horretako bertsoaldiak eskainiko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak, eta Leire Bilbao izango du bidelagun Eider Perezek. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera txapelketa barruko hotsetan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera mugan

Hitzetik Hortzera mugan

2022/11/03

Larunbatean Irunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Hitzorduarekin bat eginez, Gari Garaialde argazkilari eta Irungo Harrera Sareko kidea izango da programan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera mugan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera ilustratuz

Hitzetik Hortzera ilustratuz

2022/10/27

Baigorrin izango da programa asteburu honetan Dom Campistron ilustratzailea elkarrizketatzen; eta ondoren, Donibane Garaziko saioan. Han izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Ez galdu Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera ilustratuz - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera zapatadun oinetan

Hitzetik Hortzera zapatadun oinetan

2022/10/20

Datorren larunbatean jokatuko da finalaurrekoetako lehen saioa Elizondon, eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Hitzordua baliatuta, Harri Arrijuria zapataria izango da programan; bere lanbidearen nondik norakoak azalduko ditu Elizondon duen tailerretik. Ez galdu Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera zapatadun oinetan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera txapelketaren sintonian

Hitzetik Hortzera txapelketaren sintonian

2022/10/13

Aste honetan, Nerea Erbiti musikari nafarra izango da gure saioko protagonista, bera izan baita 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sintoniaren sortzailea. Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera txapelketaren sintonian - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera umore fasean

Hitzetik Hortzera umore fasean

2022/10/06

Txapelketaren bosgarren saioa Donostian jokatuko da, eta han izango da Hitzetik Hortzera. Bertsoaldiak eskaintzeaz gainera, Donostian bizi den Aitziber Garmendia aktore eta umoregile goierritarrarekin izango da programa. Ez galdu Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera umore fasean - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera oin puntetan

Hitzetik Hortzera oin puntetan

2022/09/29

Gotaine-Irabarnen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren saioa, eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Maika Etxekopar dantzari eta abeslari gotaindarra ezagutuko dugu, eta saioko bertsoaldi onenekin gozatzeko aukera izango da. Ez galdu Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera oin puntetan - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera txapelketaren erritmora

Hitzetik Hortzera txapelketaren erritmora

2022/09/22

Getxon hasiko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta lehen kanporaketako bertsoaldi onenak ikusteko aukera izango da igandeko programan. Afrika Bibang sortzaile getxoztarra ere ezagutuko dugu. Ez galdu igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Hitzetik Hortzera txapelketaren erritmora - Gehiago irakurri

Hitzetik Hortzera, txapelketaren atarian

Hitzetik Hortzera, txapelketaren atarian

2022/09/16

Denboraldi berriko lehen programan 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko xehetasun guztiak ezagutuko ditugu, Oier Iurramendi txapelketako Talde Antolatzaileko kidearen ahotik. Gainera, udazkenean izango ditugun atal berriak ezagutzeko aukera ere izango da. Igandero, 15:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzera, txapelketaren atarian - Gehiago irakurri

Irailaren 18an hasiko du denboraldia Hitzetik Hortzerak

Irailaren 18an hasiko du denboraldia Hitzetik Hortzerak

2022/09/08

Udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiari begira ekoitziko da programa. Eider Perez aurkezleak jarraituko du programaren gidaritzan.

Irailaren 18an hasiko du denboraldia Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Bertsoaren olatua Barakaldotik Iruñera, Hitzetik Hortzera

Bertsoaren olatua Barakaldotik Iruñera, Hitzetik Hortzera

2022/03/31

Denboraldiko azken saioa izanik, larunbateko programarekin datorren udazkenera begira jarriko gara. Aurten jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta finala lekuz aldatuko da 12 urteren ondotik. BECen jokatutako lau finaletako antologia txiki bat eta Izpurako Bertso Eguneko bertsoaldiak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak: larunbatean, ETB1en.

Bertsoaren olatua Barakaldotik Iruñera, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Hitzekin mundu bat eraikiz Hitzetik Hortzeran

Hitzekin mundu bat eraikiz Hitzetik Hortzeran

2022/03/24

Larunbateko programa 22.Korrikari eskainiko zaio. Aurtengo kantuaren hitzen egilearekin elkartu da Eider, Sustrai Colinarekin, eta Zigoitiako AEKko kide den Josu Aldamarekin ere bai. Zigoitiako bertso bazkariko eta Mendaroko jaialdiko bertsoaldiak ekarriko ditu pantailara Hitzetik Hortzerak: larunbatean, ETB1en.

Hitzekin mundu bat eraikiz Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

"Minbizia, tabuen kutxatik oholtzara" eta Hitzetik Hortzerara

"Minbizia, tabuen kutxatik oholtzara" eta Hitzetik Hortzerara

2022/03/17

Izan Inurri elkarteko bi kide ezagutuko ditugu larunbateko programan, minbizia jasan duten pertsonei laguntzen eta bertso saioen bidez gaiari ikusgarritasuna ematen diharduen lantaldea. Errenterian antolatu duten jaialdiko bertsoaldiak entzungo ditugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

"Minbizia, tabuen kutxatik oholtzara" eta Hitzetik Hortzerara - Gehiago irakurri

Osinalde Sariketa, bertsolari gazteen habi

Osinalde Sariketa, bertsolari gazteen habi

2022/03/10

Gabiriako Osinalde Sariketak 50 urte bete ditu. Bertsolari belaunaldi mordoa igaro da elkarte honetako mahai-ingurutik, eta gazte sariketen artean ezagunenetako bat da. Larunbateko Hitzetik Hortzeran, Eusebio Igartzabal eta Jokin Murua elkarteko kideak ezagutuko ditugu; eta sariketako bertsoaldiez gain, Donostiako eta Getxoko bertsoaldiak entzungo ditugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

Osinalde Sariketa, bertsolari gazteen habi - Gehiago irakurri

Bapatean, bertso bilduma baino gehiago

Bapatean, bertso bilduma baino gehiago

2022/03/03

Aste honetako Hitzetik Hortzeran, Bapatean bertso bildumaren muinak arakatuko ditugu. Plazan sortu berri den bertso bat nola dokumentatzen eta gordetzen den jakin nahi? Eta plazatik, Iruñeko eta Lezoko bertsoaldiak. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

Bapatean, bertso bilduma baino gehiago - Gehiago irakurri

Epaileen lana agerian, Hitzetik Hortzeran

Epaileen lana agerian, Hitzetik Hortzeran

2022/02/24

Aste honetako programan Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen lana gertutik ezagutuko dugu. Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaro batean epaile beterano zein gazteekin hitz egin dugu haien bizipenak ezagutzeko. Eta plazatik, Iruñeko Bertsoaroko gazteen jaialdia eta Zornotzako Bertso Derbiko aleak. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.

Epaileen lana agerian, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Miren Agur Meabe Hitzetik Hortzeran

Miren Agur Meabe Hitzetik Hortzeran

2022/02/17

Idazle lekeitiarrarekin elkartuko gara aste honetako programan. Lasarte-Oriako bertso saio literarioa gidatuko du, eta aitzakia hori baliatuko dugu bere bertsozaletasunaz, poetikaz eta hizkuntzaren geruzez hitz egiteko. Gainera, Ordiziako Tximista sagardotegiko bertso afaria ere eskainiko dizuegu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

Miren Agur Meabe Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

"Haizea dator" Hitzetik Hortzerara

"Haizea dator" Hitzetik Hortzerara

2022/02/10

Aste honetako programan, Haizea dator ekimena ezagutuko dugu, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertso-eskoletako ikasleei eta bertsolari gazteei plazak eskaintzea helburu duena. Bertsoaldiei dagokionez, Baionako eta Etxarri-Aranazko saioak entzungo ditugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

"Haizea dator" Hitzetik Hortzerara - Gehiago irakurri

Doinutegiaren aita Hitzetik Hortzeran

Doinutegiaren aita Hitzetik Hortzeran

2022/02/03

Aste honetako programan Joanito Dorronsororekin elkartuko gara, bertso doinutegiaren sortzailearekin. Bere hastapenak zeintzuk izan ziren jakingo dugu, eta bertsolaritzara nola gerturatu zen ere bai. Gaur egun 3.000 doinu baino gehiago dokumentatuta dituen Xenpelar Dokumentazio Zentroa nola gorpuztu zen jakin nahi? Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

Doinutegiaren aita Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Ainhoa Agirreazaldegirekin solasean,  Hitzetik Hortzeran

Ainhoa Agirreazaldegirekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2022/01/27

Aste honetako programan, elgetarraren bertsolari bizitzan zehar bidaiatuko dugu. Ume garaiko oroitzapenak, Aretxabaletako bertso-eskola, urruntzeak eta hurbiltzeak, feminismoa… eta beste hainbat gai aletzeaz gain, Ainhoaren bertsoaldirik gogoangarrienak ere entzungo ditugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

Ainhoa Agirreazaldegirekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Doinu berriak plazara, Hitzetik Hortzera

Doinu berriak plazara, Hitzetik Hortzera

2022/01/20

Aste honetako programan, doinu baten sorrera prozesuaz arituko gara Nerea Urbizu musikariarekin eta Julio Soto bertsolariarekin batera. Nolakoa da plazarako doinu baten konposizioa? Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Doinu berriak plazara, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri