Hitzetik Hortzera Yogurinha Borovaren oholtzan

2022/11/17
Larunbatean Amurrion jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa, eta han izango da Hitzetik Hortzera. Amurriora heldu aurretik, ordea, Laudion egingo du geldialdia programak Yogurinha Borovarekin hitz egiteko. Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Finalaurrekoetako bigarren itzuliari ekingo dio Bertsolari Txapelketa Nagusiak asteburuan. Amurrion izango da saioa larunbatean, eta han izango da Hitzetik Hortzera. Aurretik, ordea, hitzordua egin du Eiderrek Laudion Yogurinha Borovarekin.

Yogurinha Borovaren sorrera zuzenean Spice Girls taldearen Wannabe abestiarekin lotu daiteke, lagun batek Spice Gay taldea sortu ondoren Bilboko El Bailongo tabernan egindako show batean hasi baitzen bere ibilbidea. Hastapenak nolakoak izan ziren kontatuko du, baita gaur egin dituen proiektu ezberdinak azaldu ere.

Amurrioko bertsoaldi onenak

Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean harrapatuko ditugu, eta hainbat bertsolariren iritziak entzungo ditugu asteburu honetan galdetuko zaien gaiaren inguruan.

Bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera ere izango da, noski. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Gai-emaile lanetan, berriz, Beñat Vidal arituko da.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Yogurinha Borovarekin elkartu da Eider.