Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Legazpiko eta Biriatuko bertso onenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Legazpiko eta Biriatuko bertso onenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

2018/03/07

Agurtzane Elustondo trikitilaria izango da aste honetako gonbidatua. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari da 2011z geroztik. Trikitiaz hizketan jardungo gara berarekin, eta Legazpiko berri ere emango digu, Aitor Sarriegik eta Unai Agirrek afalostean bertan botatako bertso onenak ekarriko baititugu programara. Eta Biriatun Amets Arzallusek, Maialen Lujanbiok, Maddalen Arzallusek, Andoni Egañak eta Unai Agirrek utzitako ale onenak ere eskainiko ditugu aste honetan.

Legazpiko eta Biriatuko bertso onenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Mikel Labakarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Mikel Labakarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2018/03/01

Realean zazpi denboraldi egin zituen azpeitiarrak jokalari gisa eta gaur egun talde teknikoko kidea da. Futbolaz eta bertsoaz ariko gara berarekin. Eta bertsoz ere oparoa dator aste honetako programa, Alegian, Zarautzen, Aizarnazabalen eta Tolosan entzundako bertsorik onenak ekarriko baititugu pantailara. Igandean izango da hitzordua, 15:00etan.

Mikel Labakarekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Lander Garro izango da igandeko Hitzetik Hortzeko gonbidatua

Lander Garro izango da igandeko Hitzetik Hortzeko gonbidatua

2018/02/22

Argazkilaria, gidoilaria, bideogilea, idazlea... langintza askotan aritutako sortzaile nekaezinak bertsolaritzarekin ere izan du harremanik, "Bertsoaren Aldagelan" dokumentala eta "Aulki-Jokoa" programa zuzendu baititu. Bere konpainian joango gara Lasarte-Oriara, hain zuzen, berak gidatutako bertso saio literariora.

Lander Garro izango da igandeko Hitzetik Hortzeko gonbidatua - Gehiago irakurri

Etxauziari bertsotan igandeko Hitzetik Hortzeran

Etxauziari bertsotan igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/02/15

Azken urteotan ospe handia hartu du Baigorriko Etxauzia gazteluak: inguruko herritar eta eragileek kanpaina erraldoi bat abiatu zuten gaztelua erosi eta eskualdeari eragiteko proiektu bat abian jartzeko. Antton Curutcharry baigorriarra gonbidatu dugu aste honetako programara, gazteluaz aritzeko. Eta bertsoak ere ekarriko ditugu Baigorritik, han aritu baitziren Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Jone Uria afalostean. Otordu bueltako bertsoak ekarriko ditugu Errigoititik ere, Xabi Paya eta Onintza Enbeitaren ahotsetan.

Etxauziari bertsotan igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Samara Velterekin Zarautz ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran

Samara Velterekin Zarautz ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran

2018/02/08

Berria egunkariko kazetaria da Samara Velte. Nazioarteko sailean zebilela Katalunia, Eskozia, Kurdistan eta Kolonbiaren berri eman zuen, besteak beste. Gizarte gaietan dabil gaur egun. Kazetaritzaren nondik norakoak azaltzeaz gain bertsolaritzarekin izan duen harremanaren inguruan ere ariko gara berarekin. Eta, noski, bertsoak beteko du programako zatirik handiena: Zarauzko, Tolosako eta Legutioko bertsoaldi onenak eskainiko ditugu.

Samara Velterekin Zarautz ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Mungian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera

Mungian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera

2018/02/01

Ziklo berrian murgildu zen larunbatean Bertso Eguna: ibiltari bihurtu da herriz herri ibiltzeko bokazioz. Mungian izan zuen lehenengo geltokia, eta bertan izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak. Hiru bertso-bazkariek eta jaialdiak emandako bertso onenak eskainiko ditugu igandean, eta Jone Larrinagak eta Ibon Larrazabal "Larra"k herriko bertso-eskolaren nondik norakoak azalduko dizkigute.

Mungian ibiliko da igandeko Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Juantxo Arakamarekin Tolosara joango da Hitzetik Hortzera

Juantxo Arakamarekin Tolosara joango da Hitzetik Hortzera

2018/01/25

Glaukoma musika-taldeko abeslaria eta letra askoren egilea da Juantxo Arakama. Musikaz, letragintzaz eta Tolosaz ariko gara berarekin hizketan. Izan ere, aste honetan bertso-saio berezi batek beteko baitu programako tarterik zabalena: Atariaren alde Tolosako Leidor antzokian egin zen saioak. Getariako bertsoaldiak ere entzungai izango ditugu gainera.

Juantxo Arakamarekin Tolosara joango da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Ximun Fuchs izango da Hitzetik Hortzeran

Ximun Fuchs izango da Hitzetik Hortzeran

2018/01/18

Antzerki-lan ezagun ugaritan parte hartzeaz gain, "Non" filmaren egilea ere bada. Berarekin egindako elkarrizketaz gain Baiona, Amurrio, Elgoibar eta Getariako bertsoaldiak ere eskainiko ditu aste honetako programak. Horrez gain, Getariako bertsoaldi bat aitzakiatzat hartuta, Maialen Lujanbiok Reala-Bartzelona futbol partiduan egindako ohorezko sakea ere gogora ekarriko dugu.

Ximun Fuchs izango da Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Maider Mendizabal izango dugu igandeko Hitzetik Hortzeran

Maider Mendizabal izango dugu igandeko Hitzetik Hortzeran

2018/01/11

Datorren igandean Maider Mendizabal anoetarra izango dugu Hitzetik Hortzeran. Pala-jokalaria da bera eta azkenaldian eskuz jokatzen ere ikusi dugu pilotalekuan. Horrekin batera, Elgoibar, Aretxabaleta, Hernani eta Amurrioko jaialdietako bertsoak ekarriko ditugu. Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en.

Maider Mendizabal izango dugu igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Edurne Azkarate izango da gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Edurne Azkarate izango da gonbidatu Hitzetik Hortzeran

2018/01/02

Txapelketa Nagusia atzean utzi eta urtarrilaren 7an itzuliko da Hitzetik Hortzera ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da geratuko eta plazaz plazako lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko dugu, igandero-igandero apirilera arte.

Edurne Azkarate izango da gonbidatu Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran

Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran

2017/12/21

Igandean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BECen. Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela Aitor Mendiluzerekin buruz burukoa jokatuta. Finaleko bertso onenekin batera, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzeri egindako elkarrizketak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etan, ETB1en.

Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Txapelketa Nagusiko finalistak, Hitzetik Hortzeran

Txapelketa Nagusiko finalistak, Hitzetik Hortzeran

2017/12/07

Amaitu da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen fasea eta badakigu zein zortzi bertsolari igoko diren BECeko oholtzara. Finalerako astebete falta denean beraiekin egon da Hitzetik Hortzera, eta euren iritzi eta sentipenak jaso ditu. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan, ETB1en.

Txapelketa Nagusiko finalistak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Iruñeko bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

Iruñeko bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/30

Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa Iruñean. Saioko bertsoaldien hautaketa eskainiko da igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Iruñeko bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran

Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/23

Igande arratsaldeko plana osatzeko, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa eskainiko da zuzenean ETB4n Donibane Lohizunetik.

Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Durangoko bertsoak eskainiko dira igandean Hitzetik Hortzeran

Durangoko bertsoak eskainiko dira igandean Hitzetik Hortzeran

2017/11/16

Gainera, bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du zaleak hura amaitzean, ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango baita Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoa.

Durangoko bertsoak eskainiko dira igandean Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Maule-Lextarreko bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran

Maule-Lextarreko bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/10

Gainera, Hitzetik Hortzeraren ondotik, ETB4ra salto egiten duen zaleak bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du, Durangoko saioa eskainiko baita zuzenean.

Maule-Lextarreko bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Irungo bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

Irungo bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/02

Gainera, zuzenean eskainiko da Maule-Lextarreko saioa ETB4n, Aitzol Barandiaranen eta Uxue Alberdiren eskutik.

Irungo bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan

2017/10/27

Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak zuzenean eskainiko dira ETB4n eta bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran ETB1en. Horrez gain, astelehenean estreinatuko den “Aulki-jokoa” saio berriak Txapelketa Nagusia izango du ardatz.

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan - Gehiago irakurri

Zumaia eta Tolosako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran

Zumaia eta Tolosako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran

2017/10/12

Aurrera doa Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Hitzetik Hortzera aukera paregabea da horren jarraipena egiteko. Pasa den igandean Zumaian jokatu zen eta datorren larunbatean Tolosan jokatuko den final laurdenetako bertsoaldi onenak eskainiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Zumaia eta Tolosako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Zallako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran

Zallako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran

2017/10/05

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Zallan jokatuko da hirugarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean 15:00etan ETB1en.

Zallako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Segurako bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

Segurako bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

2017/09/28

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Seguran jokatuko da bigarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean, 15:00etan, ETB1en.

Segurako bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera

2017/09/22

ETB1en eskaintzen den telebista programak ordutegiari eutsiko dio: igandean izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera.

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

2017/04/20

Igande honetan denboraldiko azken Hitzetik Hortzera saioa izango da ikusgai ETB1en. Aurten mende erdi beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik eta txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa eginez, udazkenean iritsiko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko da telebista programa.

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko - Gehiago irakurri

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran

2017/04/12

2016ko udaberrian, 75 urte bete zituenean, iragarri zuen Xabier Amurizak bertso plazetako ibilbidetik erretiratzera zihoala. Andoni Egaña gidari hartuta bere bizitzaren errepasoa egingo du igandeko programa bereziak: Etxanoko haurtzaroa, seminarioko garaiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak, plazetako bidea, erretiroa... Eta, noski, bere bertso onenak ere ekarriko dira gogora.

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran

2017/04/06

Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta bertsolariek osatutako zortzikotea ariko da kantuan larunbatean Anaitasunan. Finaleko aleak izango dira ikusgai eta entzungai ETB1en, igandean.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Arabako finala eta Nafarroako finalaurrekoak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Arabako finala eta Nafarroako finalaurrekoak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

2017/03/30

Ohi baino programa luzeagoa izango da. Larunbatean Principal Antzokian entzundako bertso onenak eskaintzeaz gain, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoei errepasoa egingo die programak eta zortzi finalistak elkarrizketatuko ditu: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.

Arabako finala eta Nafarroako finalaurrekoak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak - Gehiago irakurri

Arabako finalera begira jarriko da Hitzetik Hortzera

Arabako finalera begira jarriko da Hitzetik Hortzera

2017/03/24

Sei finalistekin egon da telebista saioa eta finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertsoaldi onenak bilduko ditu.

Arabako finalera begira jarriko da Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Ainara Azpiazuren hitzek marraztuko dute igandeko Hitzetik Hortzera

Ainara Azpiazuren hitzek marraztuko dute igandeko Hitzetik Hortzera

2017/03/16

Bertsolaritzarekin daukan harremanaz eta egiten duen lanaz mintzatuko da "Axpi". Eta bi bertso-saiotako ale onenak ere eskainiko dira: martxoaren 9an Durangon Bertso Korrikaren barruan Igor Galartzak, Nerea Ibarzabalek, Oihana Bartrak eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ek osatu zutena eta biharamunean Usurbilen Uxue Alberdik, Onintza Enbeitak eta Ane Labakak egindakoa.

Ainara Azpiazuren hitzek marraztuko dute igandeko Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Joxe Elorrieta izango da aste honetako gonbidatua Hitzetik Hortzeran

Joxe Elorrieta izango da aste honetako gonbidatua Hitzetik Hortzeran

2017/03/09

ELAko idazkari nagusi izan zen hogei urtez Joxe Elorrieta, eta ia urtero joan izan da Loiuko Aurregoiti jatetxeko bertso afarira: aurten bere konpainian entzun dugu Arkaitz Estiballes eta Xabi Payaren jarduna. Mutiloan Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek botatako alerik onenak ere jaso ditu Hitzetik Hortzerak.

Joxe Elorrieta izango da aste honetako gonbidatua Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsoa eta literatura uztartuko dira igandeko Hitzetik Hortzeran

Bertsoa eta literatura uztartuko dira igandeko Hitzetik Hortzeran

2017/03/02

Eider Rodriguez izango da aste honetako gonbidatua. Eider bera gidari zela, literatura gaitzat hartuta aritu ziren Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka Lasarte-Orian, trama formatuan. Hango bertsoaldi onenak ere eskainiko ditugu igandeko programan.

Bertsoa eta literatura uztartuko dira igandeko Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri