<!DOCTYPE html> Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran — Bertsozale Elkartea

Maialen Lujanbio txapelduna eta finaleko bertso onenak Hitzetik Hortzeran

2017/12/21
Igandean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BECen. Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela Aitor Mendiluzerekin buruz burukoa jokatuta. Finaleko bertso onenekin batera, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzeri egindako elkarrizketak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etan, ETB1en.

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat GaztelumendiIgor ElortzaMaialen LujanbioSustrai Colina eta Unai Agirre aritu ziren kantuan pasa den igandean Barakaldoko BECen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Goiz eta arratsaldeko saioak eginda, eta Aitor Mendiluzerekin buruz burukoa jokatuta, Maialen Lujanbiok irabazi zuen txapela. 

Finaleko bertso onenen bilduma eskainiko dugu igandeko Hitzetik Hortzeran. Horrekin batera, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzeri egindako elkarrizketak ikusgai izango dira. Finala nola bizi zuten eta zein sentsazio utzi dieten kontatuko digute. 

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan, ETB1en

Plazaz plaza jarraituko du Hitzetik Hortzerak

Txapelketa Nagusia atzean utzi eta urtarrilaren 7an itzuliko da Hitzetik Hortzera ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da geratuko eta plazaz plazako lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko dugu, igandero igandero apirilera arte. Aurreko denboraldian bezala gonbidatu bat izango du atal bakoitzak. Diziplina ezberdinetan dabiltzan hainbat lagunek bertsolaritza nola bizi duten ezagutuko dugu: kirolariak, idazleak, aurkezleak, aktoreak… gonbidatuko ditugu gurera.

Lehen atalean Edurne Azkarate aktorea eta telebista-aurkezlea izango da Hitzetik Hortzeran. Astelehenetako Aulki-Jokoa telebista-saioaren aurpegia izan da Edurne Azkarate eta bera hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Bertsoei dagokionez, abendu amaieran Elgoibarren, Aretxabaletan eta Hernanin egingo diren jaialdietako bertso onenak ekarriko ditugu. 

Hitzetik Hortzera, igandero-igandero,15:00etan ETB1en.

Igandeko bertsoaldiak berreskuratuko ditu Hitzetik Hortzerak.