Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Igor Elortza Aranoa

Durango, 1975

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Bastida

Igor Elortza Hasierako agurra
Jon Martin, Igor Elortza 8ko nagusia

Kazetariak dira Jon eta Igor. Beren ideologiarekin bat ez datorren komunikabide batean lan egiten dute. Gero eta gogorragoa egiten zaie lanera etortzea.

Igor Elortza, Jone Uria 8ko txikia

Igor baserritarra da, eta Jone egunero baserri inguruan pasatzen den kaletarra. Uzta biltzeko garaia iritsi denetik, egunero motxilarekin azaltzen da Jone. Badator orain ere.

Igor Elortza Puntuari erantzunak

Edertasun kanona / bat eta bakarra
Guztiok gara eder / guztiok desberdin
Onartu ta maitatu / bakoitzak garena

Nahikari Gabilondo, Igor Elortza Sei puntuko motza

Lagunak dira Nahikari eta Igor. Kutxazainera dirua ateratzera joan direnean, bi pertsona ikusi dituzte bertan lo. Igorrek Nahikariri esan dio nahiago duela beste kutxazain batera joan.

Igor Elortza Kartzela

Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu.

Igor Elortza Bukaerako agurra

Donibane Lohizune

Igor Elortza Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Igor Elortza 8ko nagusia

Bi urteko haur baten gurasoak dira Maialen eta Igor. Maialenek haurra aurten eskolatu nahi du. Igorrek ez du eskolatu nahi sei urte arte.

Igor Elortza, Iñaki Apalategi 8ko txikia

Igorrek lore-denda batean egiten du lan. Hilabete honetan hirugarrenez etorri da Iñaki lore-sorta berdina erostera. Hiruretan mezu bera idazteko eskatu dio saltzaileari, baina pertsona ezberdinei zuzendua.

Igor Elortza, Julio Soto Puntutan

Anaiak dira Igor eta Julio. Hauen gurasoak oporretara joan ziren, eta etxean bakarrik geratu ziren biak. Astebete pasatu da, eta etxea hankaz gora dago. Gaur itzuliko dira gurasoak.

Agin Laburu, Igor Elortza 10eko txikia

Alderdi bereko zinegotziak dira Agin eta Igor. Epe laburrean, hauen alderdiko hirugarren kidea auzipetu dute ustelkeria leporatuta.

Igor Elortza Kartzela

Gezurra erran duzu, baina merezi izan du.

Igor Elortza Bukaerako agurra

Barakaldo

Igor Elortza Hasierako agurra
Igor Elortza, Aitor Sarriegi 8ko nagusia

Euskara-elkarte bateko borondatezko bi kide dira Igor eta Aitor. Igorrek uste du taldearen jarduna profesionalizatzen hasi beharra dagoela. Aitor ez dago ados.

Igor Elortza, Maialen Lujanbio 8ko txikia

Bizilagunak dira Igor eta Maialen. Bart gauean birritan esnatu du Igor Maialenek sexu jolasetan zebilela. Gaur goizean, igogailuan egin dute topo.

Igor Elortza Puntuari erantzunak

Haurrak hezten ditugu / jostailuz itota
Irudimena lantzen / lagundu ezkero...
Katalogo askotan / arrosa, urdina

Unai Agirre, Igor Elortza 10eko txikia

Errepideak konpotzen egiten dute lan Unaik eta Igorrek. Sarritan ikusten dute beren burua arriskuan. Gaur ere bide bazterrean ari dira lanean.

Igor Elortza Kartzela

Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Igor Elortza Hasierako agurra
Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi Sei puntuko motza

Medikuntza ikasten ari dira Igor eta Beñat. Jakin berri dute beren irakasle bat medikuntzarako inhabilitatu dutela eutanasia aplikatzea leporatuta. Haren aldeko sinadurak biltzea proposatu dio Beñatek Igorri.

Igor Elortza, Sustrai Colina Puntutan

Bikote hasiberria dira Sustrai eta Igor. Jatetxe batera joan dira erdi ezkutuan inork ikusi ez ditzan. Ezaguna besterik ez dago.

Igor Elortza Bakarka, gaia emanda

Lotsa dela eta, gauza asko utzi dituzu egin gabe bizitzan. Clown ikastaro batean eman duzu izena.

Igor Elortza Bukaerako agurra