Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Antolatzailea

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2.000 bertsolari eta bertsozale baino gehiago batzen ditu.

Diru-irabazi asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu. Hala, alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira. Horixe da Bertsozale Elkartearen filosofia eta hala agertzen da elkartearen urteko egitasmo zein proiektuetan.

Informazio gehiago