Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalerako autobusen informazioa

Bertsozale askok abenduaren 17ko finalerako joan-etorria autobusez egingo du, Bertsozale Elkarteak Aizpurua taldearekin adostutako lankidetzari esker. Hemen duzue zehaztuta autobusak zein herritan, zein geltokitan eta zein ordutan abiatuko diren. Dagoeneko ezin da zerbitzu horretarako txartelik erosi.

Finalera joateko autobusa hartu behar dutenentzat hainbat ohar garrantzitsu:

- Ordutegi honetan agertzen den ordua abiatzeko ordua da; beraz, mesedez, ordu-laurden lehenago geltokian egon zaitezte.

-  Autobusa, txartelean zehaztutako tokian hartu beharko da. Ezin izango da autobusa beste geltokiren batean hartu.

- Edozein zalantzarik izanez gero, helbidera mezu bat bidali.

DESKARGATU HEMEN GELTOKI ETA ORDUTEGIAK