"Hala ere", Hitzetik Hortzera

2022/11/24
Bertso doinuek ez ezik, labetik atera berri den Willis Drummond taldearen "Hala ere" diskoko erritmoek jantziko dute saioa. Jurgi Ekiza taldeko abeslariarekin izango da Hitzetik Hortzera Baionan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Datorren larunbat honetan Baionan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa; eta han izango da Hitzetik Hortzera. Bertso saioa jarraitzeaz gainera, beste hitzordu bat ere egin du Eiderrek: Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza abeslariarekin izan da. Taldeak atera berri duen diskoari buruz ariko da, besteak beste.

Hala ere diskoa

Willis Drummond taldea duela hogei urte sortu zen. Taldekideak hurbileko lagunak izanik, familia funtzionamendua dutela azaldu digu Jurgi Ekiza taldeko abeslariak. 2014. urtearen amaieran, ordea, arrazoi ezberdinak medio, etenaldi bat egitea erabaki zuten berriro oholtzara itzuliko ziren jakin gabe.

Taldearen zazpigarren diskoa da Hala ere. Grabatzeko metodo desberdin bat erabiltzeak lanari freskotasuna eta distira eman diola dio Ekizak. Gaineratu du, aldaketak egon arren, nortasuna ez dutela galdu eta entzuleak betiko Willis Drummond aurkituko duela.

Baionako bertsoaldi onenak

Igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Gai-emaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxea arituko da.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Jurgi Ekizarekin elkartuko da Eider.