Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezkoen proiektu arduraduna behar du

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezko proiektuen ardura izango den pertsona baten bila dabil lanaldi osorako. Curriculum Vitaeak eta motibazio gutunak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 12a, osteguna (barne).

Lanpostuaren eginkizunak:

Bertsozale elkartetik pentsatzen eta garatzen diren ikus-entzunezko proiektuen kudeaketa eta koordinazioa. Helburua da egun abian dauden proiektuak gauzatzea eta berriei buruz gogoetatzeko ardura izatea. Ezinbestekoa izango da elkarteko gainontzeko sailekin elkarlanean jardutea. Lanpostua Komunikazio eta Hedapen sailean kokatuko da.

 

Eginkizun nagusiak:

  • Ikus-entzunezko proiektuak
    • Bertsolaritzaren zabalkunderako EHBEak abian dituen ikus-entzunezko proiektuak koordinatzea (telebista, irratia).
    • Ikus-entzunezko proiektuak pentsatzea, garatzea, idaztea eta aurrekontuak prestatzea.

  •  Ikus-entzunezko egiteko teknikoak
    • Bertso saioen grabazio lanak.
    • Ikus-entzunezko edukiaren edizio lanak.
    • Ikus-entzunezko proiektuen post-produkzioaren zuzendaritza.
    • Ikus-entzunezkoak garatzeko produkzio lanak burutzea.

  • Zuzeneko emankizunak
    • EHBEak antolatzen dituen txapelketetako zuzeneko emisioen koordinazio teknikoa.
    • Lan taldearen koordinazioa.
    • Ekoiztetxeekin hartu-emanak eta aurrekontuak prestatzea.

Eskatzen da:

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
  • Ediziorako programen ezagutza: Final Cut, Photoshop edota antzerakoak.
  • Ikus-entzunezkoak askotariko euskarrietan  sortzeko gaitasuna eta bisioa.
  • Lan taldeak gidatzeko gaitasuna eta esperientzia: lidergotza.
  • Bertsogintzaren ezagutza.
  • Euskal Kulturgintzaren ezagutza.
  • Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea.
  • Komunikaziorako, jendaurreko harremanetarako eta planifikaziorako gaitasuna.
  • Hedabideen ezagutza.
  • Gidatzeko baimena eta autoa.
  • Urteko zenbait asteburutan lan egitea.

 

 Kontuan hartuko da:

  • Hizkuntzen ezagutza.
  • Bertsozale Elkartearen zehar lerro estrategikoen inguruko formazioa: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
  • Ikus-entzunezkoen lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
  • Elkartegintza ikuspegia eta ezagutza.

 

Eskaintzen da:

  • Egun osoko lan kontratua Amasa-Villabonako egoitzan.
  • Ikus-entzunezko proiektuek aldian-aldian eskatzen dituzten joan-etorriak egoitzatik kanpora.
  • Lan ordutegi malgua.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2025eko uztaila-iraila bitartean.

 

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2025eko ekainaren 12a baino lehen ondorengo helbideetara:

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.