Ahalduntze Bertso Eskolarako koordinatzaile bila ari da Bertsozale Elkartea
Lanpostuaren eginkizunak:
Hamargarren urteurrena bete du Ahalduntzek eta koordinatzailea bila ari da.
Lan deialdia zabaldu berri da Ahalduntze Bertso Eskola dinamizatzeko, eta ondorengo rolak betetzeko:
Eginkizun nagusiak:
- Funtzioak eta rolak
-
Bertsozale Elkartearekiko koordinazioa: Ahalduntze Bertso Eskolaren helburuen lanketa eta jarraipena.
-
Hizlariekin harremana, eta hauen eta gai-jartzaileen arteko zubia izatea
-
Bertsolariekin kontaktua
-
Lekuak eta baliabideak lotzea
-
Deialdiak egitea
-
Saioetan egotea
-
Taldearen beharrak entzutea eta bideratzea.
- Kontuan izango da...
-
Bertso mugimenduaren ezagutza
-
Proiektuarengan atxikimendua eta ilusioa
-
Ikuspegi transfeminista.
Ahalduntzeren ardura hartu nahi baduzu bidali motibazio gutuna komunikazioa@bertsozale.eus helbidera ekainaren 27rako. Eta, gainontzean, estimatuko genuke deialdia zure inguruan zabaltzea.
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.