Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzerako albisteak
Bertsolaritza, komunitatea, erresistentzia... Hitzetik Hortzera

Bertsolaritza, komunitatea, erresistentzia... Hitzetik Hortzera

2021/10/07

Psikologian graduatuak dira Leire Amenabar eta Ines Huarte, eta beste hiru kiderekin batera egindako graduondokoan bertsolaritza komunitate batentzako erresistentzia tresna bat dela ondorioztatu dute. Bertsolaritza ikertzaileen begiradatik aztertuko dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran: larunbatean, 21:00etan.

Bertsolaritza, komunitatea, erresistentzia... Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Bertsotan irakasten, Hitzetik Hortzera

Bertsotan irakasten, Hitzetik Hortzera

2021/09/30

Etxeko gazteenei bertsolaritza irakasteko modurik eraginkorraren bila abiatuko gara aste honetako programan. Mikel Artolak metodologia berri bat probatu eta proposatu du bide horretan, eta berarekin elkartuko gara, gu ere ikasteko prest. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.

Bertsotan irakasten, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

"Azken Bidaia" heriotzari buruzko bertso saioa, Hitzetik Hortzera

"Azken Bidaia" heriotzari buruzko bertso saioa, Hitzetik Hortzera

2021/09/23

"Azken Bidaia" izeneko bertso saioan, heriotza gaitzat hartuta aritu ziren bertsolariak kantuan. Saioko bertsoaldiak entzuteaz gain, kantuak dolu prozesuetan duen garrantziaz ere egin dugu solas Nere Erkiagarekin. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.

"Azken Bidaia" heriotzari buruzko bertso saioa, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Señora: bertsolaritza eredu berri bat, Hitzetik Hortzera

Señora: bertsolaritza eredu berri bat, Hitzetik Hortzera

2021/09/16

Aurtengo udaberrian antolatu zuten lehen aldiz Señora Sariketa hainbat bertsolari eta bertsozale feministak elkarlanean. Gaietatik hasi eta saioetan sortutako girora, bertsolaritzaren hainbat arlo eraldatu eta hainbat lege inplizitu hankaz gora jarri nahiaren emaitza izan zen sariketa berri hau. Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Señora: bertsolaritza eredu berri bat, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Bertso Udalekuak barrutik, Hitzetik Hortzeran

Bertso Udalekuak barrutik, Hitzetik Hortzeran

2021/09/09

Bertsolaritzaz gozatzeko aukera ugari eskaintzen ditu uda garaiak; tartean, Bertso Udalekuak. Hainbat haur, gazte, begirale eta sukaldari elkartzen dira urtero Bertso Udalekuetako txandetan, eta denboraldiko lehenengo saioan Irañetakoan murgiltzeko aukera izango dugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en. [OHARRA: Azken momentuko aldaketa tarteko, bertsolaritza programa larunbatean eskainiko da soilik aste honetan]

Bertso Udalekuak barrutik, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsolaritzaren mapa, mugez harago

Bertsolaritzaren mapa, mugez harago

2021/09/03

32. denboraldiari ekingo dio bertsolaritza ardatz duen Hitzetik Hortzera telebista programak. Guztira 26 programa izango dira, eta tartean Xilaba eta Nafarroako eta Bizkaiko txapelketetako finalen zuzeneko emisioa. Irailaren 11n, larunbatez, izango da denboraldi berriko lehen programa.

Bertsolaritzaren mapa, mugez harago - Gehiago irakurri

Argazkietatik bertsoetara, Hitzetik Hortzera

Argazkietatik bertsoetara, Hitzetik Hortzera

2021/03/25

Denboraldiko azken programan, argazkilaritza eta bertsolaritza uztartuko ditugu. Sigfrido Koch argazkilariaren lanei kantari aritu ziren aurreko astean Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio San Telmo museoan, eta saio hartako gai-jartzailearekin elkartu gara, Danele Sarriugarte idazlearekin. Argazkietatik bertsoetara dagoen bidea ezagutuko dugu berarekin; Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Argazkietatik bertsoetara, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Bollo bertso saioak, Hitzetik Hortzera

Bollo bertso saioak, Hitzetik Hortzera

2021/03/18

Aste honetako programan bollo bertso saioez edo bertsolari "bolleraz" osatutako bertso saioez hitz egingo dugu Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolariekin. Azken urteotan hainbat bollo saio antolatu dituzte han-hemenka, eta bertako esperientziez eta plazaratzen diren ideiez arituko gara bertsolariekin. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bollo bertso saioak, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Nafarroako Bertsolari Txapelketa gogoan,  Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa gogoan, Hitzetik Hortzeran

2021/03/11

2021eko urte hasieran zen jokatzekoa Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina egoerak ez du horretarako baldintzarik eskaini. Hala ere, aitzakia horri tiraka, orain arte egindako bideari begira jarri nahi izan dugu aste honetako programan. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa gogoan, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertsolari gazteen hasierak, Hitzetik Hortzera

Bertsolari gazteen hasierak, Hitzetik Hortzera

2021/03/04

Bost bertsolari gazteekin elkartuko gara aste honetako programan, eta bertsolari gazte izateak dituen aukerei eta mugei buruz ariko gara solasean eurekin. Horretarako, Algortan antolatutako Abra Jaialdian izango gara. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsolari gazteen hasierak, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Eskolatik Plazara ekimena, Hitzetik Hortzera

Eskolatik Plazara ekimena, Hitzetik Hortzera

2021/02/25

Iazko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa amaitu gabe geratu zen pandemiaren ondorioz, eta, hori dela eta, finalistak eta plazan dabiltzan bertsolari nagusiagoak elkartuta saio bereziak antolatu dira. Saio horietako bertsoaldiak eta bizipenak ezagutuko ditugu aste honetako programan. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Eskolatik Plazara ekimena, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Bertsolari aldizkariak 30 urte, Hitzetik Hortzera

Bertsolari aldizkariak 30 urte, Hitzetik Hortzera

2021/02/18

30 urte beteko ditu aurten Bertsolari aldizkariak. Aldizkariaren sortzaile izan zen Joxean Agirre eta gaur egun edizioan dabilen Beñat Hach Embarek elkartuko ditugu aste honetako programan, 30 urte hauetako bitxikeriez, aldaketez eta askoz gehiagoz solasteko asmoarekin. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsolari aldizkariak 30 urte, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

Etxepare Rap proiektuaz, Hitzetik Hortzera

Etxepare Rap proiektuaz, Hitzetik Hortzera

2021/02/11

Aste honetako programan, Imanol Epelde zarauztarrarekin elkartuko gara. Bera da Etxepare Rap proiektuaren sortzailea eta, besteak beste, proiektuaren hastapenez, helburuez eta abestien sormen prozesuaz ariko gara solasean berarekin. Hitzetik Hortzera, aste honetan larunbatean soilik ETB1en, eta ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Etxepare Rap proiektuaz, Hitzetik Hortzera - Gehiago irakurri

ALBEk 40 urte, hitzetik hortzera

ALBEk 40 urte, hitzetik hortzera

2021/02/04

1980. urtean sortu zen ALBE, Algortako Bertsolari Eskola, eta geroztik lan handia egin du Algorta zein Uribe Kosta bertsozaletzen eta bertsolaritzen. Aste honetako programan Jone Uria eta Unai Mendiburu albekideekin elkartu gara, eta iazko urteurrenaz eta ALBEren ibilbideaz solasteko aukera izan dugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

ALBEk 40 urte, hitzetik hortzera - Gehiago irakurri

Oihane Perearekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Oihane Perearekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2021/01/28

30 urte daramatza bertsogintzan murgildurik Oihane Pereak, eta Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da. Azken urte hauetako ibilbideari begira jarriko gara aste honetako programan eta bere bizitokian, Zalduondon, elkartu gara protagonistarekin. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Oihane Perearekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Umeen neurrirako bertsoak, Hitzetik Hortzeran

Umeen neurrirako bertsoak, Hitzetik Hortzeran

2021/01/21

Aste honetako programan, Aissa Intxausti eta Eneko Arrate bertsolari eta antzezleekin batuko gara. Umeentzako antzerkiak egiten dituzte han eta hemen, bertsoa, kantua eta bat-batekotasuna ezinbesteko oinarri dituztela. Orain "Urpekakariak" emanaldiarekin dabiltza herriz herri, eta Munitibarko ikuskizunaren aurretik jarri dugu beraiekin hitzordua. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Umeen neurrirako bertsoak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Plateruenari azken agurra, Hitzetik Hortzeran

Plateruenari azken agurra, Hitzetik Hortzeran

2021/01/14

Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz abiatu zen Durangoko Plateruenaren proiektua orain dela ia 18 urte, baina irailaren amaieran Plateruenak ateak itxiko zituenaren albistea iritsi zen. Erika Lagoma bertako bazkide eta bertsolariarekin elkartu gara, urteko azken bertso saioaren egunean. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Plateruenari azken agurra, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Oier Lakuntza bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Oier Lakuntza bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2021/01/07

Oier Lakuntza bertsolari eta kimikari nafarra izango da aste honetako programan. Wolfram sindromea diagnostikatu zioten Oierri oso gaztetan, eta horrek ikusmenean, entzumenean eta beste hainbat gaitasunetan eragiten dio. Oholtza gaineko esperientzia nola bizi duen ezagutuko dugu. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Oier Lakuntza bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020/12/31

Ez da agian gogoratzeko moduko urtea izan, baina utzi du bertsoaldi gogoangarririk. Horiek ekarriko ditugu asteburu honetako programara.

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Kopla Barik zirkuituak emandakoa,  Hitzetik Hortzeran

Kopla Barik zirkuituak emandakoa, Hitzetik Hortzeran

2020/12/24

Lau bertso saio berezi antolatu dira Bizkaian udazkenean, eta azkenengoan izan da Hitzetik Hortzera, Bizkaiko bertsolari txapeldunen saioan. Larunbatean eta igandean, ETB1en.

Kopla Barik zirkuituak emandakoa, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran

2020/12/17

Aste honetako programan askotan aipatzen ez den bertsolaritzaren alderdi bati begiratuko diogu: lan-arloari. Zer da plazatik bizitzea? Zein bizi baldintza izan ditzake bertsolari autonomo batek? Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin elkartu gara, plazatik bizitzeak zer esan nahi duen hobeto jakiteko. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/12/10

40 urte inguru igaro dira albizturtarra bertso-plazetan hasi zenetik, eta amaigabea da ordutik agendan apuntatutako saioen zerrenda. Denborak emandakoari eta eramandakoari buruz aritu gara Anjel Mari Peñagarikanorekin. Haren bertsoaldi batzuk ere gogora ekarriko ditugu aste honetako programan: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Zapia, entzulearen miresmenaren ikur gisa

Zapia, entzulearen miresmenaren ikur gisa

2020/12/03

Txapelketaz betetako gure historian, Zaldibiak garaipenaren sinbolo berri bat ekarri du bertsolaritzara: zapia. Duela 4 urte antolatu zuten lehenengo Zapi Janztea, eta dagoeneko finkatu da bertsozaleen artean. Haren inguruan gehiago jakingo dugu asteburu honetako Hitzetik Hortzeran: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Zapia, entzulearen miresmenaren ikur gisa - Gehiago irakurri

Bertsoaroaren 30.urteurrena, Hitzetik Hortzeran

Bertsoaroaren 30.urteurrena, Hitzetik Hortzeran

2020/11/26

Iruñea bertsoz, musikaz eta hitzaldiz bete du 30 aldiz Bertsoaroak, eta egindako ibilbideari begira jarriko gara. Larunbatean eta igandean, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Bertsoaroaren 30.urteurrena, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020/11/19

Seigarren edizioa zuen aurtengo banakako XILABAk, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertsolari txapelketak. Tamalez, pandemiak ez dio utzi asteburu honetan izan behar zuen finaleraino iristen. Orain arteko XILABAko finaletan izandako zenbait bertsoaldi eta berezitasun eskainiko dizkizuegu asteburu honetako Hitzetik Hortzeran. Oroitzea ere gauza ederra baita!

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Itxaro Bordarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Itxaro Bordarekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/11/12

Idazleak harreman estua du bertsoarekin. Hainbat bertso sorta, kopla eta olerki argitaratu izan ditu, eta plazan ere kantatu izan du, nahiz eta bere alderdi hori ez den hain ezaguna. Berarekin izandako solasaldia eta plazak emandako onena eskainiko dizkizuegu asteburuan, ETB1en: larunbatean 21:00etan, eta igandean, 15:00etan.

Itxaro Bordarekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Bertso jarriak protagonista, Hitzetik Hortzeran

Bertso jarriak protagonista, Hitzetik Hortzeran

2020/11/05

Historiako gertakari asko bertsopaperei esker egin dira ezagun; baina zenbat dakigu bertsopaperen inguruan, eta zein funtzio betetzen dute gaur egun? Unai Agirreri galdetuko diogu horri buruz, eta Eñaut bere anaiarekin batera sortutako emanaldiaren inguruan ere arituko gara. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en; eta igandean bigarren aukera, 15:00etatik aurrera.

Bertso jarriak protagonista, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea,  Hitzetik Hortzeran

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran

2020/10/22

Europan eta mundu mailan aritzen den organo-jotzailea da Ospital. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldia eskaini zuen Irunen, eta hitzordua baliatu dugu bera ezagutzeko. Eta bertsoak ere izango dira, noski. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Joan-etorriko bidezidorrak, Hitzetik Hortzeran

Joan-etorriko bidezidorrak, Hitzetik Hortzeran

2020/10/15

Denboraldi baterako aldendu ostean, plazan berragertzea erabaki duten bi bertsolarirekin elkartuko gara Lesakan: Erika Lagomarekin eta Xabier Silveirarekin. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Joan-etorriko bidezidorrak, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Ingalaterratik bertsotan, Hitzetik Hortzeran

Ingalaterratik bertsotan, Hitzetik Hortzeran

2020/10/08

Pantaila bidezko bertso-eskola da ikusiko duguna: Aissa Intxaustik Lekeitiotik botatako bertsoei Dylan Inglisek erantzungo die Ingalaterratik. Eta ezohiko bertso-eskola honetaz gain, plazakoa ere erakutsiko dizuegu, noski. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Ingalaterratik bertsotan, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri