Albisteak
Aitor Etxebarriazarragak irabazi du 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2025/12/20Bertsozalez lepo egon da Bilboko Casilla: 4.700 zale egon dira bertan. Etxebarriazarragarekin batera, Onintza Enbeitak kantatu du buruz burukoan.
Transmisioaren katea, oholtzara
2025/12/20Bizkaiko Bertsozale Elkartearen transmisio proiektuan parte hartzen duten lagunek banatuko dituzte sariak Casillako oholtzan. Gaur izango da finala, 17:00etan.
Amaitu dira finaleko sarrerak
2025/12/19Gaur bertan saldu diren azkeneko sarrerekin, beteta gelditu da Bilboko Casilla.
Zortzi finalistak prest
2025/12/10Abenduaren 20an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Lehen aldiz, Casillan izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari
2025/12/01Urte luzeetan bertsolaritzaren transmisioan egindako beharra saritu gura izan du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak; 2025ko irabazleari jantziko dio txapela.
Finala, osatuta
2025/11/22Markina-Xemeingo finalaurrekoa jokatu eta gero, erabakita geratu da Bilboko Casillan ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Abenduaren 20an jokatuko da finala; ETB1en ere zuzenean jarraitu ahalko da.
Txaber Altubek irabazi du Markina-Xemeingo finalaurrekoa eta osatu da finala
2025/11/22Azken finalaurrekoa jokatu da gaur Markina-Xemeinen; Altubek saioa irabazi du eta erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten abenduaren 20ko finalean.
Azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, Markina-Xemeinen
2025/11/18Markina-Xemeingo Uni frontoian izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa; eta orduan osatuko da finalisten zerrenda. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Zuzenean ere saioa jarraitzeko aukera egongo da EITB4n.
Aitor Bizkarrak irabazi du Bermeoko saioa
2025/11/15Finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatu da Bermeoko Artza frontoian; finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazinoak batuta, matematikoki finalistak dira Bizkarra eta Etxebarriazarraga
Finalaurrekoen bigarren buelta, zuzenean
2025/11/14Bihar jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, Bermeon; datorren zapatuan, berriz, bigarren saioa, Markina-Xemeinen. Saio biak ETB4n jarraitu ahalko dira zuzenean.
Bermeon jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, zapatuan
2025/11/11Azaroaren 15ean, zapatuan, finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatuko da Bermeoko Artza frontoian.
Erabakita geratu dira finalaurrekoen bigarren bueltako saioak
2025/11/09Finalaurrekoen lehenengo bueltako hiru saio jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoen bigarren bueltako zerrenda.
Xabat Galletebeitiak irabazi du finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa
2025/11/09Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehehenengo bueltako azken saioa. Finalaurrekoen bigarren bueltako zerrenda ere osatu da: Markina-Xemeingo saiora sailkatu da Galletebeitia.
Barakadon jokatuko da finalaurrekoen hirugarren saioa
2025/11/04Azaroaren 9an, domekan, finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa jokatuko da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara.
Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa
2025/11/02Abadiñoko Probalekuan jokatu da bigarrengo finalaurrekoa eta zuzenean sailkatu da Etxebarriazarraga bigarrengo bueltako finalaurrekoetara.
Abadiñon jokatuko da finalaurrekoen bigarrengo saioa, domekan
2025/10/28Azaroaren 2an, domekan, finalaurrekoen lehenengo bueltako bigarrengo saioa jokatuko da Abadiñoko Probalekuan. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara.
Aitor Bizkarrak irabazi du Zeanuriko finalaurrekoa
2025/10/26Zeanuriko Ibarreta frontoian jokatu da lehenengo finalaurrekoa eta bigarren itzuliko finalaurrekoetara zuzenean sailkatu da abadiñarra.
Zeanurin jokatuko da lehenengo finalaurrekoa, domekan
2025/10/21Urriaren 26an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa, Zeanuriko Ibarreta frontoian. Irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara.
Erabakita geratu dira finalaurrekoen lehenengo bueltako saioak
2025/10/12Lehenengo faseko bost saio jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoen lehenengo bueltako zerrenda.
Ibai Amillategik irabazi du lehenengo faseko azken saioa
2025/10/12Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehehenengo faseko azken saioa. Finalaurrekoen lehenengo bueltako zerrenda ere osatu da: Barakaldoko saiora sailkatu da Ibai Amillategi.
Irune Basagoitik irabazi du Galdakaoko saioa
2025/10/11Galdakaoko Torrezabal kultur etxean izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Irune Basagoiti.
Galdakaon eta Getxon jokatuko dira lehenengo faseko azken saio biak
2025/10/07Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saio biak jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 11n Galdakaon, eta 12an Getxon. Asteburu honetan erabakiko da zein bertsolari pasatuko diren finalaurrekoetara.
Unai Mendiburuk irabazi du Mungiako saioa
2025/10/05Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendiburu.
Txaber Altubek irabazi du Lekeitioko saioa
2025/10/04Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da gaur Lekeitioko Ikusgarri zineman. Altubek, saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da. Bihar izango da hurrengo saioa, Mungian.
Lekeition eta Mungian jokatuko dira hurrengo saioak
2025/09/30Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko beste saio bi jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 4an Lekeition, eta 5ean Mungian. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa
2025/09/28Urdulizko Kultur Etxean jokatu da Txapelketako lehenengo saioa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Bizkarra. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.
Urdulizen jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa
2025/09/24Domekan hasiko da txapelketa Urdulizko kultur etxean, 17:00etan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Dena prest txapelketarako
2025/09/13Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen eta, motorrak berotzen hasteko, parte hartzaileak batu ditugu gaur Zornotzan.
Irailaren 28tik abenduaren 20ra jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2025/06/10Egitura eta final aldaketarekin dator txapelketa: bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da.
