Sarrerak
Saioetako sarrerak erosteko aukera bi egongo dira:
- Internet bidez: www.bertsosarrerak.eus atarian.
- Txarteldegian: saio bakoitzaren aurretik txarteldegian. Lehenengo fasean, 16:30etik aurrera; finalaurrekoetan, 16:00etik aurrera; eta finalean, 15:30etik aurrera.
- Finaleko sarrerak finalaurrekoetako txarteldegian ere egongo dira eskuragai.
Hurrengoak dira sarreren prezioak:
| Sarrerak | Bazkideak | 18 urtera artekoak | |
|---|---|---|---|
| Udabarria Bertsotan | 3 € | 2 € | doan |
| Kanporaketak | 9 € | 6 € | 3 € |
| Finalaurrekoak 1. buelta | 12 € | 8 € | 5 € |
| Finalaurrekoak 2. buelta | 15 € | 10 € | 8 € |
| Finala | 25 € | 18 € | 14 € |
Antolakuntzatik sarrerak aurretiaz erosteko gomendioa luzatu nahi dugu, aforo arazoak saihesteko.
