Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urduliz | Irailak 28

Gai-jartzailea: Beñat Vidal Gurrutxaga

Puntuazio taula

8H 8tx pun-eran 10tx ganbara Guztira
Aitor Bizkarra 113.50 119.50 81.00 119.00 85.50 518.50
Izaro Bilbao 104.00 108.50 63.00 103.50 72.00 451.00
Mikel Retolaza 103.00 108.00 65.00 97.50 73.50 447.00
Koldo Gezuraga 102.50 107.00 66.00 110.50 60.50 446.50
Garazi Navarro 106.50 109.50 58.00 99.00 72.00 445.00
Garikoitz Sarriugarte 81.50 96.50 75.00 105.50 53.00 411.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Aitor Bizkarra Hasierako agurra
Garazi Navarro Hasierako agurra
Garikoitz Sarriugarte Hasierako agurra
Izaro Bilbao Hasierako agurra
Koldo Gezuraga Hasierako agurra
Mikel Retolaza Hasierako agurra
Aitor Bizkarra , Garazi Navarro 8ko nagusia
Aitor, Garazi; Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko, beste pertsona batzuekaz batera, AP8a moztea proposatu deutsue. Badakizue honek ondorio judizial eta ekonomikoak ekarriko deutsuezala. Aitor, zuk ez dakizu zer egin. Garazik argi dauko egin gura dauala.
Garikoitz Sarriugarte , Izaro Bilbao 8ko nagusia

Garikoitz, Izaro, gurasoak zarie. Aurten zuen umea urteko bikoen gelan hasiko da. Lanean zagozie eta ezin izango deutsazue bere 3 asteko egokitzapenean lagundu. Zuk Garikoitz uste dozu aitite/amamak joatea egokia dala, Izarok ostera uste dau zuetariko batek joan beharko leukela oporralditik egunak hartuta.

Koldo Gezuraga , Mikel Retolaza 8ko nagusia

Koldo, Mikel, kooperatiba bateko langile bi zarie. Eskarieri aurre egiteko, aurreikusten dozue, denboraldi batean gitxienez, asteburuetan be lan egin beharko dozuela. Koldo, prest zagoz. Mikelek ez dau gura.

Garikoitz Sarriugarte , Garazi Navarro 8ko txikia

Garazi eta Garikoitz auzokideak zarie. Garazi, oporretan joan zinen eta kanpoan zengozan bitartean Izarori etxeko giltzak itxi zeuntsazan, badaezpada. Itzuli zinenean itxuraz dana ondo aurkitu zenduan arren, aste batzuen ostean konturatzen hasi zara gauza batzuk falta jatzuzala. Atea jo deutsazu Garaziri.

Mikel Retolaza , Aitor Bizkarra 8ko txikia

Mikel eta Aitor lagunak zarie. Mikel, gaur zure ezkontza eguna da eta Aitorrek esan eutsun zeremoniaren ostean agurra dantzatu gura eutsula. Dantzatzen hasi da, baina konturatu zara ez dakizala pausuak.

Izaro Bilbao , Koldo Gezuraga 8ko txikia

Izaro gaur lehenengoz joan zara Koldo zure bikotekidearen lagunen etxera afaltzen. Lehenengo platera probatu dozunean, ez jatzu bape gustatu. Saiatu zaren arren, ezin dozu disimulatu.

Aitor Bizkarra Puntuari erantzunak

1, uda bukatu eta dator udazkena. 2, gogotsu ete zagoz

Garazi Navarro Puntuari erantzunak

1, suzirien zarata batzuentzat kalte. 2, jaietako ohiturak aldatzen hasita

Garikoitz Sarriugarte Puntuari erantzunak

1, ondoan gure geunke gaurkoan Josea. 2, kide nekaezina, eragile fina

Izaro Bilbao Puntuari erantzunak

1,txirrindulariz dagoz bideak beteta. 2, batzuk bakarka eta besteak taldean

Koldo Gezuraga Puntuari erantzunak

1, lasaitzeko aukera ona ei da Yoga. 2, zuk zer egiten dozu trankil egoteko?

Mikel Retolaza Puntuari erantzunak

Frankismoak itxi dau arrasto handia. 2, memoria zaintzea da danon ardura

Aitor Bizkarra , Garikoitz Sarriugarte 10eko txikia

Aitor eta Garikoitz, herriko jai batzordeko kideak zarie eta aurtengo jaiak antolatzen zabizie. Gero eta iritzi kontrajarriagoak entzuten dozuez idi-proben inguruan. Zalantzan zagozie idi-probak antolatzen segidu edo ez.

Garazi Navarro , Koldo Gezuraga 10eko txikia

Garazi eta Koldo, oposaketak prestatzen zabizie. Hiru bider egin dozue azterketa, baina ez dozue inoz plazarik lortu. Laugarrenerako ikasten zabizie.

Mikel Retolaza , Izaro Bilbao 10eko txikia

Izaro eta Mikel, talde politiko bereko kideak zarie. Gaur argitara urten dau korrupzino sare bateko partaide izan zariela azkeneko 10 urteetan.

Aitor Bizkarra Ganbarako lana

Gaur tabernara kafea hartzera joan zarenean jenteak txarto begiratzen deutsula konturatu zara. Imaginetan dozu zergaitik dan.

Garazi Navarro Ganbarako lana

Gaur tabernara kafea hartzera joan zarenean jenteak txarto begiratzen deutsula konturatu zara. Imaginetan dozu zergaitik dan.

Garikoitz Sarriugarte Ganbarako lana

Gaur tabernara kafea hartzera joan zarenean jenteak txarto begiratzen deutsula konturatu zara. Imaginetan dozu zergaitik dan.

Izaro Bilbao Ganbarako lana

Gaur tabernara kafea hartzera joan zarenean jenteak txarto begiratzen deutsula konturatu zara. Imaginetan dozu zergaitik dan.

Koldo Gezuraga Ganbarako lana

Gaur tabernara kafea hartzera joan zarenean jenteak txarto begiratzen deutsula konturatu zara. Imaginetan dozu zergaitik dan.

Mikel Retolaza Ganbarako lana

Gaur tabernara kafea hartzera joan zarenean jenteak txarto begiratzen deutsula konturatu zara. Imaginetan dozu zergaitik dan.

Garikoitz Sarriugarte Bukaerako agurra
Garazi Navarro Bukaerako agurra
Koldo Gezuraga Bukaerako agurra
Mikel Retolaza Bukaerako agurra
Izaro Bilbao Bukaerako agurra
Aitor Bizkarra Bukaerako agurra

Albisteak

Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

2025/09/28

Urdulizko Kultur Etxean jokatu da Txapelketako lehenengo saioa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Bizkarra. Datorren larunbatean jokatuko da lehenengo faseko bigarren saioa, Lekeition.

Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa - Gehiago irakurri

Urdulizen jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

Urdulizen jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

2025/09/24

Domekan hasiko da txapelketa Urdulizko kultur etxean, 17:00etan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Urdulizen jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2025/09/28
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Lehenengo Fasea
Herria
Urduliz
Tokia
Kultur etxea