Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa
Gaur hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: gaur jokatu da bertako lehenengo faseko lehenengo saioa, Urdulizko Kultur Etxean. Saioa hasterako sarrera guztiak agortu dira.
Gaurko saioko sei protagonistak hauek izan dira:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Garazi Navarro Ugarteburu
- Garikoitz Sarriuarte Oinandia
- Izaro Bilbao Arostegi
- Koldo Gezuraga Seijido
- Mikel Retolaza Etxebarria
Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra Ruiz izan da garaile, 518.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Zeanuriko finalaurrekora, urriaren 26an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Aitor Bizkarra Ruiz_________________ 518.5
- Izaro Bilbao Arostegi_______________451
- Mikel Retolaza Etxebarria___________447
- Koldo Gezuraga Seijido_____________446.5
- Garazi Navarro Ugarteburu__________445
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia_______411.5
Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga.