Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bermeo | Azaroak 15

Gai-jartzailea: Leire Garatxena Larrabe

Puntuazio taula

8H 8T 6motza Koplak Ganbara Guztira
Aitor Bizkarra 140.50 140.00 140.50 90.50 152.50 664.00
Aitor Etxebarriazarraga 130.50 141.00 133.00 89.00 148.00 641.50
Onintza Enbeita 132.00 134.50 138.50 88.50 138.50 632.00
Aissa Intxausti 125.00 129.00 128.50 90.50 135.00 608.00
Unai Mendiburu 120.00 132.00 127.00 83.00 137.50 599.50
Ibai Amillategi 129.50 127.00 133.00 86.00 124.00 599.50

Bertsoaldiak

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Aissa Intxausti Hasierako agurra
Ibai Amillategi Hasierako agurra
Aitor Bizkarra Hasierako agurra
Unai Mendiburu Hasierako agurra
Onintza Enbeita Hasierako agurra
Aitor Etxebarriazarraga , Aissa Intxausti 8ko nagusia

Aitor eta Aissa lagun minak zarie eta plan asko egiten dozuez alkarregaz. Gaur, Euskal Herria-Palestina futbol partidua dago Bilbon eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Bermeon. Bietara joan gura zeunkie, baina ezin. Aitor, Bilbora joango zara zu. Aissa Bermeora.

Ibai Amillategi , Aitor Bizkarra 8ko nagusia

Ibai eta Aitor, herri bereko biztanleak zarie. Zuon herriko mendietan parke eoliko bat ipiniko dabela enterau zarie. Ibai, zuk, ezinbesteko albokalte legez onartzen dozu. Aitor ez dago prest hori onartzeko.

Unai Mendiburu , Onintza Enbeita 8ko nagusia

Unai eta Onintza lagunak zarie. Aurretiazko borondateen dokumentuaren barri izan dozue. Hau da, norbere borondatea adierazteko kapaz ez garenerako medikuek gure borondatearen barri eukiteko dokumentua. Unai, zuk dokumentu hau betetea erabaki dozu. Onintzari horretan pentsetan hasteak bertigoa emoten deutso.

Aitor Etxebarriazarraga , Ibai Amillategi 8ko txikia

Aitor eta Ibai barraketan alkarren ondoan montau zarie. Martxan zabiziela, barraka matxuratu da eta buruz behera eskegita gelditu zarie.

Aissa Intxausti , Unai Mendiburu 8ko txikia

Aissa eta Unai, safari batean zagozie la, zuon ibilgailua gasolina barik gelditu da. Ostatu hartzen dozuen lekura oinez bueltetako ibaia zeharkatu behar dozue.

Aitor Bizkarra , Onintza Enbeita 8ko txikia

Aitor eta Onintza ertzain bi zarie. Radar mugikorra ipini barri dozue eta abiadura muga gainditu daben lehengo hiru kotxeetako jabeak zuon familiakoak direla konturatu zarie.

Unai Mendiburu , Aitor Etxebarriazarraga Sei puntuko motza

Unai eta Aitor auzokideak zarie. Gaur, etxetik urten dozuenean, polizia ikusi dozue etxe inguruan. Zuon auzokide bat etxegabetuko dabela jakin dozue. Unai, Aitorrek esan deutsu bertan geratu beharko zeunkiela berari babesa emoteko.

Onintza Enbeita , Ibai Amillategi Sei puntuko motza

Onintza eta Ibai herrikideak zarie. Onintza, zu beti zabiz herriko gertaera eta zelebrekeriak kontetan. Ibaik istorio horreek liburu batean batzeko proposamena egin deutsu.

Aissa Intxausti , Aitor Bizkarra Sei puntuko motza

Aissa eta Aitor lagunak zarie. Aissa, Aitorrek 20 urteren ostean espetxetik urten barri dau. Gaur, berbetan zagoziela, esan deutsu pena daukola ez dalako guraso izan.

Ibai Amillategi , Unai Mendiburu Lauko handia

Ibai, udaletxean egiten dozu lan galdutako objektuen bulegoan. Unai astero-astero etorten jatzu zeozer galdu dauala eta ea bertan dagoan galdetzen. Oin be badatortzu.

Aitor Bizkarra , Aitor Etxebarriazarraga Lauko handia

Bizkarra, entrenatzaile pertsonala zara. Etxebarriazarragak duela aste batzuk deitu eutsun zugaz entrenetan hasteko. Geratzen zarien bakotxean, nekatuta dagoala esaten deutsu.

Onintza Enbeita , Aissa Intxausti Lauko handia

Onintza eta Aissa lankideak zarie. Onintza, Aissak beti hasten dau eguna umore txarrean eta gatxa da beragaz lan egitea. Atzo adierazi zeuntson zure ezinegona eta gaur bereziki jator dago. Gehiegi, akaso.

Aitor Etxebarriazarraga Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Aissa Intxausti Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Ibai Amillategi Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Aitor Bizkarra Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Unai Mendiburu Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Onintza Enbeita Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Ibai Amillategi Bukaerako agurra
Unai Mendiburu Bukaerako agurra
Aissa Intxausti Bukaerako agurra
Onintza Enbeita Bukaerako agurra
Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra
Aitor Bizkarra Bukaerako agurra

Albisteak

Aitor Bizkarrak irabazi du Bermeoko saioa

Aitor Bizkarrak irabazi du Bermeoko saioa

2025/11/15

Finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatu da Bermeoko Artza frontoian; finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazinoak batuta, matematikoki finalistak dira Bizkarrak eta Etxebarriazarraga

Aitor Bizkarrak irabazi du Bermeoko saioa - Gehiago irakurri

Finalaurrekoen bigarren buelta, zuzenean

Finalaurrekoen bigarren buelta, zuzenean

2025/11/14

Bihar jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, Bermeon; datorren zapatuan, berriz, bigarren saioa, Markina-Xemeinen. Saio biak ETB4n jarraitu ahalko dira zuzenean.

Finalaurrekoen bigarren buelta, zuzenean - Gehiago irakurri

Bermeon jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, zapatuan

Bermeon jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, zapatuan

2025/11/11

Azaroaren 15ean, zapatuan, finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatuko da Bermeoko Artza frontoian.

Bermeon jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, zapatuan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2025/11/15
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Bermeo
Tokia
Artza frontoia