Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Getxo | Urriak 12

Ibai Amillategi Hasierako agurra
Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga 8ko nagusia

Ibai eta Janire. Institutuko azken urteko ikasleak zarie. Ikastetxean ikasleen eskubideak defendatzeko taldea jarri dabe martxan eta parte hartzeko gonbidapena jaso dozue. Ibai, zu animatuta zagoz. Janireri bertigoa emoten deutso azken urtean horrelakoetan sartzeak.

Koldo Muñiz, Ibai Amillategi 8ko txikia

Koldo eta Ibai metroan alkarren ondoan zoazien ezezagun bi zarie. Koldo, konturatu zara mugikorra ataraten dozun aldiro Ibaik pantailari begiratzen deutsola.

Ibai Amillategi Puntuari erantzunak

1, Auto batzukaz ezin hirietan sartu. 2, Garraio publikoan joatea hoba.

Mikel Goiriena, Ibai Amillategi 10eko txikia

Mikel eta Ibai goi mailako kirolariak zarie. Gaur Espainiako selekziotik deitu deutsue nazioarteko txapelketa batean leihatzeko. Ez dakizue zer egin.

Ibai Amillategi Ganbarako lana

Badakizu Ikusle asko egongo dala. Kostata, baina jendaurrera ateratzeko erabakia hartu dozu.

Ibai Amillategi Bukaerako agurra

Barakaldo | Azaroak 9

Ibai Amillategi Hasierako agurra
Mikel Goiriena, Ibai Amillategi 10eko txikia

Mikel, 80 urteko pertsona zara eta Ibai tatuatzailea. Mikel, beti euki dozu tatuajea egiteko gogoa, baina zure inguruko jendeak ez dau begi onez ikusten izan. Halanda be, egitea erabaki dozu eta Ibairen estudiora joan zara gaur.

Ibai Amillategi, Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Ibai, aspaldiko musika talde bateko abeslaria zara eta Xabat zure betiko jarraitzailea. Ibai, juergan urten dozu gaur eta Xabat hamargarrenez gerturatu jatzu musika talde guztiak bueltatzen ari direla esanaz, eta ea zuek zergatik ez dozuen gauza bera egiten.

Ibai Amillategi, Irune Basagoiti Iparragirrerena

Ibai eta Irune Barakaldoko kiroldegiko garbitzaileak zarie. Amaitu da bertso saioa eta guztia garbitzen hasi zarie. Ezin dozue sinistu ze zikin dagoan dana.

Ibai Amillategi Puntuari erantzunak

1, Etorkizuna ezin dogunez igarri. 2, Momentua bizitzen behar da ikasi

Ibai Amillategi Ganbarako lana

Notizia bat emon deutsue. Ez dozu ondo hartu.

Ibai Amillategi Bukaerako agurra

Bermeo | Azaroak 15

Ibai Amillategi Hasierako agurra
Ibai Amillategi, Aitor Bizkarra 8ko nagusia

Ibai eta Aitor, herri bereko biztanleak zarie. Zuon herriko mendietan parke eoliko bat ipiniko dabela enterau zarie. Ibai, zuk, ezinbesteko albokalte legez onartzen dozu. Aitor ez dago prest hori onartzeko.

Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi 8ko txikia

Aitor eta Ibai barraketan alkarren ondoan montau zarie. Martxan zabiziela, barraka matxuratu da eta buruz behera eskegita gelditu zarie.

Onintza Enbeita, Ibai Amillategi Sei puntuko motza

Onintza eta Ibai herrikideak zarie. Onintza, zu beti zabiz herriko gertaera eta zelebrekeriak kontetan. Ibaik istorio horreek liburu batean batzeko proposamena egin deutsu.

Ibai Amillategi, Unai Mendiburu Lauko handia

Ibai, udaletxean egiten dozu lan galdutako objektuen bulegoan. Unai astero-astero etorten jatzu zeozer galdu dauala eta ea bertan dagoan galdetzen. Oin be badatortzu.

Ibai Amillategi Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Ibai Amillategi Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram