Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Bizkaiko Txapelketak fase nagusi bi ditu: Udabarria Bertsotan eta Udagoieneko Fasea. Azken hori lehenengo fasearekin hasiko da, finalaurrekoak jokatuko dira gero, eta azkenik, finala.

Udabarria Bertsotan

Bizkaiko Txapelketaren sailkapen fasea da eta Bizkaia osoko bertsolariek hartu dute parte. Maiatzeko eguenetan jokatu da eta 48 bertsolarik parte hartu dute; 8 saio egin dira, 6 bertsolarikoak.

Udabarriko Faseko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatu dira Udagoieneko Fasera.

Udagoieneko Fasea:

  • Lehenengo fasea

30 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 5 saio egingo dira. Bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

2023an finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek, zuzenean 2025eko lehenengo fasean sartzeko eskubidea daukate. Horietako 9 bertsolarik eman dute izena.

2021eko txapelketetako finalistek ere badute aukera fase honetan parte hartzeko, baina horietako inork ez du izenik eman.

  • Finalaurrekoak

Lehenengo aldiz bi bueltatara izango dira finalaurrekoak. Lehenengo bueltan hiru saio jokatuko dira eta bi bigarrenean. Finalerako sailkapena bi bueltatako puntuazioen baturak erabakiko du.

Finalaurrekoen lehenengo bueltan 18 bertsolari lehiatuko dira, 6 bertsolariz osatutako 3 saiotan. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da bigarren bueletara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

2023ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2025eko txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate. Horietatik zazpik eman dute izena eta zozketaz, horrela banatu dira saioak:

Zeanuri Abadiño Barakaldo
Aissa Intxausti Aitor Etxebarriazarraga Onintza Enbeita
Jone Uria Albizuri Gorka Pagonabarraga Xabat Galletebeitia
Oihana Bartra Lekeitioko irabazlea Getxoko irabazlea
Urdulizko irabazlea Mungiako irabazlea Galdakaoko irabazlea
Puntuazioz 3.a Puntuazioz 1.a Puntuazioz 2.a
Puntuazioz 6.a Puntuazioz 4.a Puntuazioz 5.a

Finalaurrekoen bigarren bueltan 12 bertsolari arituko dira kantuan, 6 bertsolariz osatutako saio bi. Irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Bermeo Markina-Xemein
Zeanuriko irabazlea Barakaldoko irabazlea
Abadiñoko irabazlea Puntuazioz 1.a
Puntuazioz 3.a Puntuazioz 2.a
Puntuazioz 4.a Puntuazioz 5.a
Puntuazioz 7.a Puntuazioz 6.a
Puntuazioz 8.a Puntuazioz 9.a

 

  • Finala

8 bertsolari lehiatuko dira. Finalaurreko bigarren bueltako saioetako bi irabazleak, eta gainontzekoak, puntuazioz sailkatuko dira.