Egin beharreko lanak
LEHENENGO FASEA
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Bakarkako lana, ganbarako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.
Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetako lehenengo itzulirako pasea, gainontzekoek, puntuazioaren arabera edukiko dute pasatzeko aukera.
FINALAURREKOAK 1. ITZULIA
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, Iparragirre abila dela doinuan.
- Ganbarako lana:
- Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.
Saioko irabazleak finalaurrekoetako bigarren itzulirako pasea lortuko du. Beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute pasatzeko aukera.
FINALAURREKOAK 2. ITZULIA
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, sei puntuko motzean.
- Launa kopla ofiziotan, lauko handian (bertso biren balioa edukiko du).
- Ganbarako lana:
- Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.
Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du. Beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute finalera pasatzeko aukera.
FINALA
A atalean:
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Bakarkako lana: gaia emanda hiru bertso, doinu eta neurri librean.
B atalean:
- Launa bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, sei puntuko motzean.
- Ganbarako lana: gaia emanda hiru bertso doinu eta neurri librean.
Lehen atalean puntuazio gehien lortu duten biak pasatuko dira bigarren atalera. Saio guztiko puntuazioak, hau da, bi ataletakoak, batuko dira txapelduna erabakitzeko.